Ines Eduvigis Anhaltekoa
Ines Eduvigis Anhaltekoa (danieraz: Agnes Hedvig af Anhalt; 1573ko martxoaren 12 - Sønderborg, 1616ko azaroaren 3) Anhalteko printzesa izan zen jaiotzez, Gernrodeko abadesa eta Saxoniako Hautesle eta Schleswig-Holstein-Sonderburgeko dukesa ezkontzaz.
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Joakin Ernesto Alhaltekoa printzearen alaba zen bere bigarren emaztearekin, Eleonor Württembergekoa (1552-1618). 1581etik 1586ra bitarte San Ziriakoko abadiaren nagusia izan zen, Genroden.
1586ko urtarrilaren 3an, 13 urte zituela, Augusto Saxoniakoa hauteslearekin ezkondu zen, bere bigarren emaztea. Bere ezkontza-gauean Caspar Peucerren askatasuna eskatu zuela esaten da[1]. Augusto aste batzuk beranduago hil zen, 1586ko otsailaren 11n. Lichtenburgeko Gaztelua jaso zuen dote gisa, baina ez zen inoiz bertara joan bizitzera[2]. Bi urte beranduago, 1588ko otsailaren 14an, Joan II.a Schleswig-Holstein-Sonderburgekoarekin ezkondu zen, hemen ere bigarren emaztea. 1616an hil zen, senarra baino sei urte lehenago.
Genealogia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ (Alemanez) Menzel, Karl Adolf. (1832). Neuere Geschichte der Deutschen von der Reformation bis zur Bundes-Acte. Grass, Barth und Comp. (Noiz kontsultatua: 2024-01-30).
- ↑ (Alemanez) Essegern, Ute. (2007). Fürstinnen am kursächsischen Hof: Lebenskonzepte und Lebensläufe zwischen Familie, Hof und Politik in der ersten Hälfte des 17. Jahrhunderts ; Hedwig von Dänemark, Sibylla Elisabeth von Württemberg und Magdalena Sibylla von Preussen. Leipziger Universitätsverlag ISBN 978-3-86583-074-6. (Noiz kontsultatua: 2024-01-30).