Izu uharteak

Koordenatuak: 34°20′00″N 139°40′00″E / 34.3333°N 139.6667°E / 34.3333; 139.6667
Wikipedia, Entziklopedia askea
Izu uharteak
Bertako izena伊豆諸島
Geografia
KokapenaOzeano Barea
Azalera301'56 km²
Politika
Herrialdea Japonia
PrefeturaTokio
Gizartea
Biztanleria24.645 bizt.


Izu uharteak[1] (japonieraz: 伊豆諸島 Izu-shotō?) ekialdeko Ozeano Barean dagoen uhartedi da, Tokioko prefeturan dagoena. Uharte guztiak batera 301'56 km²-ko azalera hartzen dute eta populatuak dauden bederatziek 24.645 biztanle dituzte.

Uharteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hona hemen uhartediko uharte nagusiak:

Izena Azalera (km²) Populazioa (2007)
Izu Ōshima (伊豆大島) 91'06 8.472
Hachijō-jima (八丈島) 69'54 8.363
Miyake-jima (三宅島) 55'48 2.382
Nii-jima (新島) 23'53 2.423
Mikura-jima (御蔵島) 20'58 313
Kōzu-shima (神津島) 18'87 1.914
Aogashima (青ヶ島) 5'98 423
Tori-shima (鳥島) 4'79 0*
To-shima (利島) 4'12 304
Shikine-jima (式根島) 3'9 600
  • Tori-shimak 1902an 150 biztanle zituen baina sumendiaren eztandak denak hil eta ez da berriz populatua izan.

Administrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru suprefeturatan banatzen dira uharteak, Hachijō, Miyake, eta Ōshima, denak Tokioko prefeturaren menpe.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Edo Aroan hainbat uhartetan kriminalak deserriratu ziren. Meiji garaian bertakoen ekonomia garatu zen batez ere arrantzan, zeta ekoizpenean eta nekazaritzan oinarrituz. 2000 urtean Oyama sumendiaren eztandaren ondorioz Miyake-jimako populazioak alde egin behar izan zuen eta ez zen 2005 arte itzuli.

Ekologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izu uharteak Japoniako uharte handietatik nahiko gertu daude eta ondorioz hango espezieek kolonizatu izan dituzte.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-05-26).