Ja Morant

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ja Morant

(2021)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakTemetrius Jamel Morant
JaiotzaDalzell (Hego Carolina)1999ko abuztuaren 10a (24 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaMurray State University (en) Itzuli
Jarduerak
Jardueraksaskibaloi jokalaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak Pos Zbk
Murray State Racers men's basketball (en) Itzuli2017-201912
Memphis Grizzlies2019-
Murray State Racers men's basketball (en) Itzuli2017-2019
Draft NBA Memphis Grizzlies
 
Posizio edo espezialitateaantolatzailea
Pisua175 libra, 79,37 kilogramo
Altuera191 zentimetro, 188 zentimetro
Jasotako sariak

Facebook: jamorant Twitter: jamorant Instagram: jamorant Edit the value on Wikidata

Temetrius Jamel Morant, Ja Morant izenaz ezagunagoa, (Dalzell (Hego Carolina), 1999ko abuztuaren 10a - ) Estatu Batuetako saskibaloi jokalaria da eta gaur egun, Memphis Grizzlies taldearentzat jolasten du NBAn. Ja Morant 1999ko abuztuaren 10ean jaio zen Dalzell, Hego Carolinan, dagoeneko 21 urte ditu.

2019ko NBAko draftean Memphis Grizzlies taldeak hautatu zuen bigarren postuan. Horrez gain, 2020ko NBAko urteko “Rookie” jokalariaren saria jaso zuen.

NBAren aurretik[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ja Moranten agerpena kasualitateari lotuta egongo da beti. Izan ere, 2016ko udan, James Kane, Murray State unibertsitateko jarraitzailea, aukeratu beharreko talentuak erakartzen eta ebaluatzen oinarritua, Spartanburgen (Hego Carolina) zegoela, etorkizun handiko gazte batzuk jolasten ikustera joan zen.

Horien artean, Tevin Brown izeneko jokalari bat ikustera joan zen, jakin gabe uztaileko asteazken hartan dena aldatzear zegoela. Eta ez, bereiziki, Brown izeneko indar handiko eskoltarengaitik.

Egun hartan zirkuitu amateurrean (AAU) ospe handieneko jokalariak kantxa nagusira joango ziren, gainerakoak bigarren mailako instalazioetara. Sarreran, bertan dauden kidego teknikoetako profesional guztiek txosten txiki bat jaso zuten kantxa bakoitzean zeuden jokalari nagusiekin, beren lana errazteko.

Kane behatzera mugatu zen. Eta nahikoa izan ziren minutu batzuk jakiteko Ja Morant izeneko mutiko hura jokalari bikain bat izango zela jakiteko.

Kanek telefonoa hartu eta Matt McMahoni deitu zion, Murray Staten talde teknikoko bere nagusiari. “Hau ikusi beharko zenuke. Aparteko mutil bat ikusten ari naiz, elitera iritsiko da”. Astebete geroago, aparkalekuan, Greensboron (Ipar Carolina) beste txapelketa bat jokatu ondoren, McMahonek berak beka bat eskaini zion Moranti.

Aurrez aurre ikusi ahal izan zuen, bere laguntzaileak gomendatu zion bezala. “Sinestezina zen, haren lehergarritasuna, ahalmen fisikoa… baina, batez ere, jokoari buruz zuen ezagutza”, zioen. Hitzezko akordio hura, gero, teknikariaren etxean bertan itxiko zen, non Morantek behin betiko konpromisoa hartu zuen Murray State Unibertsitatearekin. Momentu hartan, gutxik zekiten tratu haren garrantzia.

Kredentzial horiekin, Murray Staten aukera ez zuen alferrik galduko. Urte berri iradokitzailea, minutu askokoa eta teknikarien kidegoaren erabateko konfiantzakoa izan zen bigarren urtea, non haren eztanda modu globalean entzun zen. Bigarren denboraldi haren aurreko udan batez ere, haren izena neurri handiagoan agertzen hasi zen, batez ere Chris Paulen campusera egin zuen gonbitearen ondorioz, han biltzen baitziren herrialdeko jokalari onenak.

Denboraldi harrek  jokalari bikaina izan zitekeela baieztatzeko balio izan zuen. Morantek bata bestearen atzetik, joko erakustaldi bikainak egiten jardun zuen, horren erakusle denboraldiko partiduetan zehar sarturiko 20 puntu eta 10 asistentziak. NCAA denboraldi batean  egiten duen lehen jokalaria izanik 1983-1984tik.

Denboraldi bikain haren ondoren, 2019ko Draftean lehen hautatua izateko aurreikuspenak ere izatera iritsi zen, Zion Williamson jokalariaren haurretik. Azkenean, “Memphis Grizzlies” taldeak hautatu zuen Drafteko bigarren postuan. Beren lehia-zikloa aldatuz, Mike Conleyren etapari agur esan eta Ja Moranten aroa irekiz.

Karrera profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Memphis Grizzlies (2019–oraina):[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Memphis Grizzlies-ek, NBAko 2019ko Draftean bigarren postuan aukeratu zuen Morant. 2019ko uztailaren 2an, Morantek bi urterako 17.897.040$ko kontratua sinatu zuen, Grizzlies taldearekin.

2019ko urriaren 23an, Morantek NBAn debutatu zuen: 101-120ra galdurik Miami Heat taldearen aurka, baina 14 puntu, 4 errebote, 4 asistentzia, lapurreta bat eta tapoi bat egin zituen.

2020ko abuztutik aurrera, Morant izendatu zuten bilkuretarako jokalari hasiberri guztien ordezkari edo burua.

2020ko Otsailaren 9an, bere karrerako lehen “hirukoitz-bikoitza” egin zuen, Washington Wizards taldearen aurka irabazi zuenean.

Ja[Betiko hautsitako esteka] Morant & Rui Hachimura, 2019an

Estadistikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karrerako estadistikak izendatzeko siglak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  GP Jolasturiko partiduak   GS Hasieratik jolasturiko partiduak MPG Partiduko jolasturiko minutuak
FG% Saskiratze portzentaia jaurtiketako 3P% Saskiratze portzentaia jaurtiriko hirukoetan FT% Jaurtiketa libreko saskiratze portzentaia jaurtiketako
RPG Errebote kopurua partiduko APG Asistentzia kopurua partiduko SPG Lapurketa kopurua partiduko
BPG Tapoi kopurua partiduko PPG Saskiraturiko puntu kopurua partiduko

NBA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tenporada Erregularra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Taldea GP GS MPG FG% 3P% FT% RPG APG SPG BPG PPG
2019–20 Memphis 67 67 31.0 .477 .335 .776 3.9 7.3 .9 .3 17.8
Guztira 67 67 31.0 .477 .335 .776 3.9 7.3 .9 .3 17.8

Unibertsitatea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Taldea GP GS MPG FG% 3P% FT% RPG APG SPG BPG PPG
2017–18 Murray State 32 32 34.0 .459 .307 .806 6.5 6.3 .9 .4 12.7
2018–19 Murray State 33 33 36.6 .499 .363 .813 5.7 10.0* 1.8 .8 24.5
Guztira 65 65 35.3 .485 .343 .810 6.1 8.2 1.4 .6 18.7

Bizitza Pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Morantek ahizpa txiki bat du, Teniya. Atzeko patioan saskibaloian jokatuz hazi zen. Orain, Hillcrest Middle Schoolen jokatzen ari da, Dalzellen. Moranten artista gogokoena Lil Baby rap abeslaria da. Morant-en joko biziak, sarritan, konparazioak ekartzen ditu Russell Westbrook jokalariarekin. Gainera, Morantek esan zuenez bere jokalari gogokoena da.

Morantek eta haren neska-lagunak, KK Dixonek, alaba bat izan zuten 2019ko abuztuaren 7an, Kaari Jaidyn Morant izenekoa.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]