Jacinto Otxoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jacinto Otxoa
Bizitza
JaiotzaUxue1917ko urtarrilaren 10a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaIruñea1999ko urriaren 9a (82 urte)
Jarduerak
Jarduerakmilitante politikoa
KidetzaGazteria Sozialista Bateratuak
Espainiako Alderdi Komunista
Langile Komisioak

Jacinto Otxoa Martikorena (Uxue, Nafarroa Garaia, 1917ko urtarrilaren 10a - Iruñea, Nafarroa Garaia, 1999ko urriaren 9a) militante komunista nafarra izan zen.

Kartzela frankistetan urte gehien egondako presoa izan zen: 26 urte eta 10 hilabete. Bi aldiz egin zuen ihes, eta beti itzuli zen faxismoaren kontrako borroka politikora eta gerrillara. Bi heriotza zigor ezarri zizkioten, eta horien ordez kondena luzeak bete zituen.[1] 1963 urtean Joan XXIII.a aita santuaren heriotza zela eta indultatu,[2] eta 1964 urtean askatu zuten.

Demokraziaren, berdintasun sozialaren eta herrien burujabetzaren aldeko ikur izan zen.

Omenaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1992an, Nafarroako CCOO sindikatuaren V. Biltzarrean, omenaldia eskaini zitzaien Jacinto Otxoari eta Dora Serranori.

2013ko ekainean, José Luis Díaz Monreal idazleak Jacinto Ochoa, la prisión más larga,[3] liburua aurketu zuen, Ahaztuak 1936-1977 elkartearen eskutik.[4]

2014ko maiatzean, Uxueko bere jaiotetxean plaka bat jarri zen eta omenaldia egin zitzaion.[5]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Jacinto Ochoa Marticorena» www.ehk.eus (Noiz kontsultatua: 2023-04-17).
  2. (Gaztelaniaz) 197/2006 – Rebelion. (Noiz kontsultatua: 2023-04-17).
  3. Díaz Monreal, José Luis. (2013). Jacinto Ochoa : la prisión más larga. (1a edición. argitaraldia) ISBN 978-84-616-4730-9. PMC 878225248. (Noiz kontsultatua: 2023-04-17).
  4. (Gaztelaniaz) «Gerinda Bai» gerindabai.blogspot.com (Noiz kontsultatua: 2023-04-17).
  5. Burgui, Mikel. (2014-05-11). «UXUE, UJUÉ ATALAYA DE NAVARRA.: Ujué recordó a su paisano Jacinto Ochoa.» UXUE, UJUÉ ATALAYA DE NAVARRA. (Noiz kontsultatua: 2023-04-17).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]