Janja Garnbret

Wikipedia, Entziklopedia askea
Janja Garnbret

(2021)
Bizitza
JaiotzaŠmartno pri Slovenj Gradcu (en) Itzuli1999ko martxoaren 12a (25 urte)
Herrialdea Eslovenia
Hezkuntza
Hizkuntzakesloveniera
Jarduerak
Jarduerakarroka-eskalatzailea
Altuera164 zentimetro
Jasotako sariak

janja-garnbret.com
IMDB: nm12817238 Facebook: garnbretjanja Instagram: janja_garnbret Edit the value on Wikidata

Janja Garnbret (1999ko martxoaren 12a) arroka eskalatzaile eta kirol eskalatzaile esloveniarra da. Zailtasun eta boulder probetan garaipen anitz lortutako. 2021ean, kirol eskaladan urrezko olinpiar domina lortzen lehen emakumea bihurtu zen, eta garai guztietako emakumezko eskalatzaile lehiakorrena da jakitun askorentzat.[1]

Garnbreten nazioarteko lehen titulua 2014ko Gazte B Munduko Txapelketan irabazi zuen zailtasun proban. 2015eko uztailean, 16 urte bete eta berehala, Munduko Eskalada Zailtasun Kopako senior kategorian lehiatzen hasi zen. Harrezkero, Munduko Kopako 34 probatan parte hartu zuen zailtasun proban, eta horietako lauetan soilik geratu zen podiumetik at. 2016an, 17 urte zituela, Garnbret-ek IFSC Munduko Eskalada Kopako sasoiko tituluak irabazi zituen zailtasunean eta konbinatuan, Munduko Txapelketan zailtasun eskaladan eta Munduko Gazte A Txapelketan bai zailtasun proban eta bai boulderrean. 2016tik 2018ra, sasoiko titulua eman zioten zailtasun proban zein diziplina konbinatuan. 2018an eta 2019an boulderrean eta konbinatuan munduko txapelketa irabazi zuen, eta 2019an ere zailtasuneko titulua berreskuratu zuen. Urte berean, Garnbret-ek boulderreko Munduko Kopako proba guztiak irabazi zituen lehen atleta bihurtu zen. Sei ekitalditan zehar, sei sailkapenetan lehenengo izan zen, lau finalaurrekoetan, eta sei finaletan egon zen, 78 harri-koskako 74 arazo gaindituz.

2021ean, IFSC Munduko Eskalada Kopako denboraldiari ekin zion apirilean Meiringenen boulderrean irabazi zuen, Salt Lake City-n bigarren postua lortu aurretik. Munduko Kopako bederatzi garaipen lortu zituen boulderean. Urte berean, olinpiar txapelduna izan zen kirol eskaladan, eta urrea lortu zuen 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan emakumezkoen proba konbinatuan.[2]

Kirol lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2020 Tokio Japonia Japonia 1. postua, urrezko domina Konbinatua
Munduko Txapelketa
Urtea Lekua Domina Proba
2016 Paris (Frantzia Frantzia) 1. postua, urrezko domina Zailtasuna
2018 Innsbruck (Austria Austria) 1. postua, urrezko domina Blokeak
2018 Innsbruck (Austria Austria) 1. postua, urrezko domina Konbinatua
2018 Innsbruck (Austria Austria) 2. lekua, zilarrezko domina Zailtasuna
2019 Hachioji (Japonia Japonia) 1. postua, urrezko domina Zailtasuna
2019 Hachioji (Japonia Japonia) 1. postua, urrezko domina Blokeak
2019 Hachioji (Japonia Japonia) 1. postua, urrezko domina Konbinatua
Europako Txapelketa
Urtea Lekua Domina Proba
2015 Chamonix (Frantzia Frantzia) 2. lekua, zilarrezko domina Zailtasuna
2017 Munich (Alemania Alemania) 1. postua, urrezko domina Konbinatua
2017 Munich (Alemania Alemania) 2. lekua, zilarrezko domina Blokeak
Garnbret 2017ko Europako txapeldun gisa diziplina konbinatuan
Garnbret eskalatzen 2017ko IFSC Munduko Eskalada Kopan, Munichen, Alemanian

Sailkapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduko Eskalada Kopa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diziplina 2015 2016 2017 2018 2019
Zailtasuna 7 1 1 1 2
Boulderra - 17 2 4 1
Abiadura - - - 58 48
Konbinatua - 1 1 1 1

Munduko Eskalada Txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diziplina 2016 2018 2019
Zailtasuna 1 2 1
Boulderra - 1 1
Abiadura - 47 23
Konbinatua - 1 1

Europako Eskalada Txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diziplina 2015 2017
Zailtasuna 2 4
Boulderra - 2
Abiadura - 32
Konbinatua - 1

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Why is Janja Garnbret the best competition climber ever» 5c Climbers 2021-05-04 (Noiz kontsultatua: 2021-08-10).
  2. (Eslovenieraz) «Janja Garnbret ima zlato medaljo!» RTVSLO.si (Noiz kontsultatua: 2021-08-10).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]