Jedburgheko abadia

Koordenatuak: 55°28′34″N 2°33′13″W / 55.4761°N 2.5536°W / 55.4761; -2.5536
Wikipedia, Entziklopedia askea
Jedburgheko abadia
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Eskozia
Eskoziako kontseilu guneaScottish Borders
Koordenatuak55°28′34″N 2°33′13″W / 55.4761°N 2.5536°W / 55.4761; -2.5536
Map
Historia eta erabilera
IrekieraXII. mendea
Erlijioakatolizismoa
IzenaMaria
Arkitektura
ArkitektoaDavid I.a

Jedburgheko abadia (ingelesez: Jedburgh Abbey) Eskoziako Jedburgh herriko abadia da, Scottish Borders eskualdean dagoena, Ingalaterrarekiko mugatik 16 kilometrotara.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XI mendean bi herri zeuden sei kilometrotako distantziara eta biei Gedworth izena eman zitzaien eta hegoaldekoan eliza bat eraiki zen. Dabid printzeak (gerora errege izango zenak) agustindarren eliza bat ezarri zuen 1118an, ondoren monasterio bihurtu zen eta 1147 inguruan prioratoa.

XIII mendean habeartea eta koroa eraiki ziren eta bertan ezkondu zen 1285 urtean Alexandro III.a. Abbey Church of St. Mary of Jedeworth izenarekin garrantzia hartuz joan zen hurrengo urteetan eta XIV eta XV mendeetan hainbat eraso jasan zituen, 1346, 1410, 1416 eta 1464an.

Abadiaren bukaera 1560an iritsi zen Eskoziako Erlijio Erreformaren ondoren. Monjeei bertan egoten utzi zitzaien eta meza ere eman zuten XIX mende bukaerararte, izan ere eraikinaren egoera txartzen joan baitzen eta 1871ean segurtasun arrazoiengatik abadia utzi eta eliza berria eraiki zuten. 1917an Historiz Scotland erakundeak bere gain hartu zuen.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]