Jenio gaiztoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jenio gaiztoa
Audioa
Pello Añorga López, Jenio gaiztoa liburuaren pasarte bat irakurtzen.
Datuak
Idazlea (2007)
Argitaratze-data2007
GeneroaIpuina
HizkuntzaEuskara
HerrialdeaEuskal Herria
IlustratzaileaJokin Mitxelena
BildumaIrakurri, bizi
Orrialdeak35 or.
ISBN978-84-8263-364-0

Jenio gaiztoa , Pello Añorga Lópezek[1] idatzitako liburua da, Haur eta Gazte Literaturaren alorrean sailkatua. Lehenengo edizioa 2007. urtean argitaratu zen Aizkorri argitaletxearen bidez eta edizioaren ilustratzailea Jokin Mitxelena[2] izan zen.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsaso bizia zegoen, eta gurasoek, badaezpada, Lolari kontuz ibiltzeko esan zioten, itsasoak jenio gaiztoa zeukala egun horretan. Lolak entzun bai, baina ez zien sinetsi. Oso garbi zeukan jenio gaiztoa zeukaten bakarrak gurasoak zirela. Itsasoari desafioka hasi zen beraz: “ezetz harrapatu!”. Orain harri bat bota uretara; hurrengoan, makiltxo bat... Olatua gerturatzen zenean, han zihoan lasterka gure neskatila. Baina halako batean, olatu handi batek harrapatu zuen.

Gaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsasoko indarra izango da protagonista narrazio osoan.

Pertsonai nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lola, protagonista nagusia: neskatila.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2008 - Euskadi saria - Euskarazko haur eta gazte literatura

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. interaktiboa, 2011 iametza. Euskal Idazleen Elkartea. Idazleak. (Noiz kontsultatua: 2018-01-19).
  2. Mitxelena Erice, Jokin - Auñamendi Eusko Entziklopedia. (Noiz kontsultatua: 2018-01-19).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pello Añorgarentzat haur eta gazte literaturako Euskadi Saria

Jenio gaiztoa Koldo Mitxelena Liburutegian