Jeronimo Mendieta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jeronimo Mendieta

Bizitza
JaiotzaGasteiz, 1525 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
HeriotzaMexiko Hiria1604ko maiatzaren 9a (78/79 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakhistorialaria eta idazlea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijio-ordenaAnaia Txikien Ordena

Jeronimo Mendieta (Gasteiz, 1525Mexiko Hiria, 1604ko maiatzaren 9a), elizgizon eta historialari arabarra izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hogei urte zituela, 1545an, frantziskotar bihurtu zen. 1554an Mexikora, orduko Espainia Berrira, bidali zuten ebanjelizatzeko zereginarekin. 1570ean etxera itzuli zen eta hiru urte geroago berriro joan zen Mexikorantz.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburu bakarra idatzi zuen Historia eclesiástica indiana izenekoa, Mexikon 1570 eta 1597 artean egina. Liburu honetan, Mendietak Karibe eta Mexikoren lehendabiziko ebanjelizazioa azaltzen du ikuspuntu idiliko eta etnozentriko batetik eta, baita, bertoko hirien egoera kulturala ere.[1]

Liburua argitaratu zenerako hiru mende pasa ziren, baina edukia ezaguna zen, batez ere frai Joan de Torquemadak zenbait kapitulu editatu zituelako.

Mendieta bere liburuan oso kritikoa da konkistaren ibilbidea ikusita, berarentzat ebanjelizazioa aberastasuna baino askoz ere inportanteagoa zelako. Horrela Frantzisko Asiskoaren ikasgaiak jarraitu zituen. Kritika hauek erregearen gustukoak ez zirenez, liburua gordetzea eragin zuten.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) González, Luis González y. (1996). Jerónimo de Mendieta: vida, pasión y mensaje de un indigenista apocalíptico. El Colegio de Michoacán A.C. ISBN 978-968-6959-40-6. (Noiz kontsultatua: 2022-01-04).
  2. «Jerónimo de Mendieta | Real Academia de la Historia» dbe.rah.es (Noiz kontsultatua: 2022-01-04).

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]