Jose Antonio Uharte
Jose Antonio Uharte | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Iruñea, 1892ko irailaren 11 |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Iruñea, 1968ko irailaren 21a (76 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Irakaslea(k) | Pablo Sarasate |
Jarduerak | |
Jarduerak | biolin-jotzailea |
Jose Antonio Uharte Jauregi (Iruñea, 1892ko irailaren 11 - ib., 1968ko irailaren 21a) nafar biolinista izan zen.
Pablo Sarasate maisuarekin ikasi zuen gaztetan, eta ondoren, Madrila joan zen biolin ikasketak amaitzera. 1911. urtean amaitu, eta lehen saria irabazi zuen. Ondoko urteetan, Vienan eta Londresen ondu zituen biolin ikasketak, eta Ipar Ameriketan eman zituen lehen kontzertuak. Europan ere arrakasta osoz jardun zuen, pianoak edo orkestrak lagundurik gehienetan. Iruñeko Musika Akademiako irakasle izan zen, bere jaioterrira itzuli zenean.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.