Jose Migel Corral
Jose Migel Corral | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Iruñea, 1968 (55/56 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Jose Migel Corral (Iruñea, 1968) nafar margolaria da.
Iruñeko Arte eta Lanbideen Eskolan eta Donostiako Artelekun egin zuen bere prestakuntza, eta gaztetatik hasi zen sariak biltzen. 1990ean, esaterako, Nafarroako Gobernuak artista plastiko gazteei eskaintzen dien saria eskuratu zuen, eta 1994an, Iruñeko Udalarena. Nafarroako Gobernuaren laguntza ere izan du bere lanean aurrera egiteko, eta bakarkako zein taldekako erakusketa ugaritan erakutsi ditu bere margolanak. 2000. urtean, Nafarroa Pintura Lehiaketa irabazi zuen Jardín izeneko koadroari esker.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.