Josetxo Mayor

Wikipedia, Entziklopedia askea
Josetxo Mayor

Bizitza
JaiotzaDonostia, 1934
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia2017ko apirilaren 26a (82/83 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakzaindaria eta basozaina
Lantokia(k)Donostia
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

Josetxo Mayor Mateo (19342017ko apirilaren 26a)[1] donostiar pertsonaia izan zen, 1986 urtetik Ulia mendiko bideak garbitu eta bide berriak zabaltzeagatik ezaguna, bere kabuz, inoren laguntzarik gabe eta musu-truk.[2][3] Egindako lan itzela eskertzeko, Donostiako Hiritar Merezimenduaren Domina jaso zuen 1995 urtean.[4] Club Vasco de Campingek eta Cangrejo Elkarteak ere omenaldiak antolatu zizkioten.[5]

Josetxo bidea

1986ko irailaren 16an hasi zen lan horretan. Intxaurrondo bizi zen. Hasieran asteburuetan bakarrik, baina 1997an jubilatu zenetik egunero aritzen zen Uliako bideak zaintzen. Berreskuratu zituen bide nagusiak hauek dira:[6]

  • Pasai San Pedrotik atera eta Donostiaraino doan GR-121 ibilbidearen zatia,[7]
  • Uliako tirotik itsasaldera jaisten den Axeri Errekako bidea,
  • eta, nola ez, Josetxo bidea ("Josetxoren etorbidea" ere deitua), berak kasualitatez aurkitu zuen galtzara moduko bidea, aspaldiko Arrese harrobiko harriak Donostiara eramateko erabiltzen zena (esate baterako, Groseko San Inazio eliza harri horrekin egina da).

2014an Josetxo Mayorri eskainitako erakusketa bat antolatu zuen Cristina Enea Fundazioak Ulia Interpretazio Zentroan. Erakusketan argazkiak eta dokumental bat erakusten ziren, bere lanari omenaldi izan nahi zutenak.[8]

Sariak eta errekonozimenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

« Excmo. Sr. Josetxo Mayor. Jaun Txit Gorena. Mila esker egin dituzun gauzagatik eta egin duzun lanagatik. Herriaren alde, Uliazaleen alde, Uliaren alde eta guztion alde, baita erromes kanpotik datozen eta bide horietatik datozen mendizaleen alde ere. Mila esker, mila esker horregatik. Utzitako ondare izugarri hori, polit hori, ea dakigun zaintzen, ea dakigun gozatzen eta ea dakigun maitatzen. Hori izango litzateke Josetxori egin diezaiokegun omenaldirik politena. Mila esker »

—Antxon Iturriza[9]


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Josetxo Mayor Uliako bideen garbitzailea eta sortzailea hil da. 2017-04-28 (Noiz kontsultatua: 2017-04-29).
  2. Nerea Lizarralde, Hirutxuloko Hitza. Bizitza bat Uliari emana. 2017-05-05 (Noiz kontsultatua: 2017-05-06).
  3. Lizarralde, Nerea. (2017). Ander Eizagirre: “Uliako paisaian geratu da bere aztarna”. Hirutxuloko Hitza, 7 or. (Noiz kontsultatua: 2017-05-06).
  4. a b Berria.eus. (1995-01-19). «Hiriko dominak. Josetxo Mayor.» Berria. Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. (Euskaldunon Egunkaria) (Noiz kontsultatua: 2019-08-06).
  5. a b (Gaztelaniaz) Izagirre, Ander. (2008). Cuidadores de mundos. Altaïr.
  6. (Gaztelaniaz) Izagirre, Ander. (2007). Ulía por los caminos de Josetxo. Diario Vasco.
  7. Talaia: Pasai San Pedro - Donostia (GR 121 E21) Gipuzkoako mendi-ibilbideak, Gipuzkoako Foru Aldundia.
  8. a b Cristina enea Fundazioa Albistea: "Josetxo Mayorri eskainitako erakusketak igandean irekiko ditu ateak Ulia Interpretazio Zentroan" (2014/04/11).
  9. a b Sanz Iturralde, Eider. (2017-05-19). ««Josetxo Mayor» bidea Ulia mendiko bideen sortzaileari omenaldia» naiz: eskutitzak (Noiz kontsultatua: 2019-08-06).
  10. «Josetxo Mayor, Ulia mendiko bideen sortzaileari omenaldia» Uliako Lore-Baratzak 2017-05-12 (Noiz kontsultatua: 2019-08-06).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Uliako argazki zaharrak Gure Gipuzkoa argazkigunean (2017-06-04)
  • Ulia auzo-elkartea