Joxe Agirre

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joxe Agirre
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJoxe Agirre Esnal
JaiotzaAzpeitia1929ko apirilaren 13a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaAzpeitia2012ko abenduaren 15a (83 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria
Artikulu hau bertsolari azpeitiarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Agirre».

Joxe Agirre Esnal (Azpeitia, 1929ko apirilaren 13a - Azpeitia, 2012ko abenduaren 15a), Oranda izengoitiz, gipuzkoar bertsolaria izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joxe Agirre, bertsolaritzan egin zuen hasierari buruz (Ahotsak.eus[1] proiekturako)

Izarraitz auzoko Oranda Behekoa baserrian jaio eta bizi izan zen. 1952an hasi zen bertsotan jendaurrean. Plazaz plaza urte mordoan ibili zen, sarritan Imanol Lazkanorekin batera bikotea osatuz. Haren ibilbidearen omenez, 2009ko Bertsolari Txapelketa Nagusian, laurogei urte zituelarik, txapela jarri zion irabazleari, Maialen Lujanbiori, eta lau bertso bota zituen 14.500 pertsonaren aurrean.

Txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-06).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]