Juliette Gordon Low

Wikipedia, Entziklopedia askea

 

Juliette Gordon Low

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJuliette Magill Kinzie Gordon
JaiotzaSavannah1860ko urriaren 31
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaSavannah1927ko urtarrilaren 17a (66 urte)
Hobiratze lekuaLaurel Grove North Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: bularreko minbizia
Familia
AitaWilliam Washington Gordon II
AmaEleanor Lytle Kinzie Gordon
Hezkuntza
HeziketaStuart Hall School (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta artista
Jasotako sariak

Find a Grave: 5109 Edit the value on Wikidata
Juliette Gordon Low erdian

Juliette Gordon Low, jaiotzaz Juliette Magill Kinzie Gordon, ezizenez "Little Ship"( Savannah, Georgia, AEB, 1860ko urriaren 31 – ibidem, 1927ko urtarrilaren 17a) ezagutza handiko gazte buruzagi [1]estatubatuarra izan zen. 1912an Ameriketako Estatu Batuetako neskato esploratzaileen sortzailea.[2][3][4][5][6]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Juliette Magill Kinzie Gordon bezala jaio zen Savannah-n (Georgia), eta Margarita ("Daisy") izenez ezagutzen zuten. Osabak, jaio zenean, neskatoa izango zela jakin zuen, eta hauxe esan zuen: "Apustua egingo dut, margarita bat izango dela".

Bere amaren familia Chicagokoa zen eta aita Konfederazioko armadako kapitaina izan zen Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilean.

Juliette beti urduria izan zen eta "Little Ship"(itsasontzi txikia) ezizena jaso zuen, gerra sasoian aitona-amonekin bizitzera joan behar izan zuenean.

Haren aitona, John Kinzie, amerikar natiboen agentea zen, eta Juliette txikia sarritan jolasten zen natiboen haurrekin.

Juliettek birramonaren kontakizunak entzun nahi zituen, amerikar natiboek liluratu egiten baitzuten. Hark esan zion, gatibu egon arren, beti zegoela alaia, eta, beraz, "Little-Ship-Under-Full-Sail" (txalupa ziztu bizian) izenaz bataiatu zuten. Seneca Cornplanter buruzagiaren adopziozko alabatzat hartu zuten tribuarekin bizi izan zen bitartean.

Aukera batean, Senecak galdetu zion ea zer oparituko zion, eta hark erantzun zion etxera itzuli nahi zuela. Horrela, Seneca buruak alde egiten eta itzultzen utzi zion. Ezizenak duen bertsiorik laburrena ("Little Ship") eman zitzaion Juliette txikiari.

Ikastetxe garrantzitsuenetan hezi zen Juliette, hala nola 'Virginiako Andereñoentzako Institutua' (Virginia Female Institute, gero Stuart Hall School) eta Mesdemoiselles Charbonniers (New Yorkeko eskola frantsesa).

25 urte zituela, Juliettek otitisa (belarriko infekzioa) izan zuen, eta zilar-nitratoarekin tratatu zuten. Tratamendu horrek entzumen-galera partziala eragin zion.

26 urte zituela, gurasoen eragozpenak gorabehera, William Mackay "Willy" Lowrekin ezkondu zen, Savannah, Georgia eta Ingalaterran negozioak zituen kotoiaren saltzaile baten semearekin.

1886ko abenduaren 21ean ezkondu ziren bere ama Savannah jaio zen herrian, Georgian. eta ez zuten seme-alabarik izan. 1905ean alargundu zen.

Espainiaren eta Estatu Batuen arteko gerran, Juliettek amari lagundu zion Kubatik itzultzen ziren soldaduentzako ospitale bat antolatzen. Aita Estatu Batuetako armadako jeneral izendatu zuten eta Puerto Ricoko Bake Batzordean aritu zen.

Gidaritza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1911n, Juliettek Robert Baden-Powell Eskautmugimenduaren sortzailea, haren emazte Olave Saint Claire Soames, eta Roberten arreba, Agnes Baden-Powell, ezagutu zituen.

Erresuma Batuan egon zen bitartean, Juliettek Eskozian eta Londresen antolatu zituen taldeentzako neskatoen gidari buru gisa lan egin zuen.

1912an Estatu Batuetara itzultzean, Juliettek lehengusuari historikoa izan zen deia egin zion: "Zatoz azkar, zerbait dut Savannah eta Estatu Batuetako eta mundu osoko neskentzat, eta gaur gauean hasiko da!"

1912ko martxoaren 12an, Juliettek 18 neska batu zituen eta Estatu Batuetako Neskato gidarien lehen tropa hasi zuen.

Margaret "Daisy Doots" Gordon eta haren iloba izan ziren lehen izen erregistratuak, nahiz eta berak ez zuen parte hartu lehen bileran.

Hurrengo urtean, erakundeak 'Girl Scouts' izena hartu zuen. Erakunde nazionala 1915ean sortu zen, eta Juliettek presidente jardun zuen 1920ra arte, urte hartan fundatzaile gisa onartua izan baitzen.

Aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1948an Juliette Gordon Low ohoratzen duen zigilu estatubatuarra.
  • 2005ean, Juliette Low 'The Extra Mile Points of Light Volunteer Pathway' izeneko Washington hiriko monumentu nazional bateko kide gisa ohoratu zuten. Monumentua Etxe Zuriaren ondoko bidezidorrean dago, eta milia bateko ibilbidea osatzen du (hortik datorkio izena).[7]
  • 2021ean Wikigap batean beste bost emakumerekin.
  • Juliette Gordon Low itsasontzia
  • Juliette Gordon Low plaza
  • Juliette Gordon Low plazako museoa

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Low, Juliette Gordon | Women of the Hall. (Noiz kontsultatua: 2024-05-08).
  2. (Ingelesez) «Juliette Gordon Low | Founder of Girl Scouts, Social Activist, Philanthropist | Britannica» www.britannica.com 2024-03-22 (Noiz kontsultatua: 2024-05-08).
  3. (Ingelesez) says, M.. (2022-10-31). Death Girl Scout Founder Juliette Gordon Low. (Noiz kontsultatua: 2024-05-08).
  4. (Ingelesez) «10 Fun Things You Might Not Know About Juliette Gordon Low» All Things Girl Scouts 2018-10-23 (Noiz kontsultatua: 2024-05-08).
  5. (Ingelesez) «Juliette Gordon Low Biography, Life, Interesting Facts» Famous Birthdays By SunSigns.Org 2018-08-17 (Noiz kontsultatua: 2024-05-08).
  6. (Ingelesez) UMW. (2012-03-11). «Celebrating the 100th Anniversary: Juliette Gordon Low, Founder of the Girl Scouts, Thursday, March 15» Great Lives (Noiz kontsultatua: 2024-05-08).
  7. Monumento a Juliette Low. Points of light Institute.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]