Jungle (2017ko filma)
Jungle (2017ko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2017 |
Izenburua | Jungla |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Australia eta Erresuma Batua |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa, liburu batean oinarritutako filma, survival film (en) eta abenturazko filma |
Iraupena | 115 minutu |
Deskribapena | |
Oinarritua | Lost in the Jungle: A Harrowing True Story of Adventure and Survival (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Greg McLean (en) |
Gidoigilea(k) | Justin Monjo (en) |
Antzezlea(k) | |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Johnny Klimek (en) |
Argazki-zuzendaria | Stefan Duscio (en) |
Emanaldia | |
Amaiera-data | 2017ko abuztuaren 3a |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Hego Amerika eta Amazonia |
Argumentu nagusia | survival (en) eta Yossi Ghinsberg (en) |
Historia | |
Nominazioak | |
Jungle (euskaraz Oihana), 2017ko Greg McLean australiarrak zuzendutako abentura eta biziraupen biografia drama film bat da. Yossi Ghinsberg israeldar abenturazaleak 1981ean Amazoniako oihanean izandako benetako bizipenean ounarritua dago. Daniel Radcliffe, Alex Russell, Thomas Kretschmann, Yasmin Kassim, Joel Jackson eta Jacek Koman aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1982, Yossi Ghinsberg (Daniel Radcliffe) israeldar abenturazale gazteak Boliviara bidaiatu du, bertan Amazonia oihanaren bihotzean barneratzeko asmoz. Behin han dela, Marcus Stamm (Joel Jackson) urte bateko eszedentzia hartu duen eskolako maisua eta Kevin Gale (Alex Russell) estatubatuar abenturazalea eta argazkilaria ezagutu eta hiruak adiskidetuko dira. Hiruak La Paz hiriburuan ostatu hartuta daudela, Yossik Karl Ruprechter (Thomas Kretschmann) austriarra ezagutuko du, honek oihanean hiru gizasemeek ezagutu beharko luketen tribu ezezagun baten berri duela aipatuko die eta beraiekin batera oihanera bidaiatu dezaten esan. Yossik entzundakoaz eta esploratu gabeko oihanera joateko eta tribu ezezagunak ezagutzeko aukeraz hauspoturik Karli sinetsi egingo dio. Ostatura itzuli eta Marcus eta Kevin berarekin batera oihanera bidaiatzeko konbentzituko ditu.
Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Daniel Radcliffe: Yossi Ghinsberg
- Alex Russell: Kevin Gale
- Yasmin Kassim: Kina
- Joel Jackson: Marcus Stamm
- Jacek Koman: Moni Ghinsberg
- Lily Sullivan: Amie
- Angie Milliken: Stela
- Joey Vieira: Black Jack
- Paris Moletti: Boliviarra
- Luis Jose Lopez: Tico
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 2017ko filmak
- Daniel Radcliffek antzeztutako filmak
- Alex Russellek antzeztutako filmak
- Thomas Kretschmannek antzeztutako filmak
- Australiako filmak
- Kolonbiako filmak
- Biziraupen filmak
- Biografia filmak
- Adiskidetasunari buruzko filmak
- Drama filmak
- Benetazko gertaeretan oinarritutako filmak
- Bolivian girotutako filmak
- Amazonian girotutako filmak
- 1981ean girotutako filmak