Justine Pasek

Wikipedia, Entziklopedia askea
Justine Pasek

Bizitza
JaiotzaKharkiv1979ko abuztuaren 29a (44 urte)
Herrialdea Sobietar Batasuna
 Panama
Hezkuntza
HeziketaMonterreyko Teknologikoa
Jarduerak
Jarduerakconcept artist (en) Itzuli eta edertasun lehiaketan parte-hartzailea
Altuera173 zentimetro
Jasotako sariak
IMDB: nm1248868 Edit the value on Wikidata

Yostin «Justine» Lissette Pasek Patiño (Kharkiv, SESB, 1979ko abuztuaren 27a) Panamako artista sobietarra, edertasun lehiaketetan jardun duena. Señorita Panama 2001 izan zen, beraz, Miss Unibertso 2002 lehiaketara joateko aukera izan zuen, non 1. finalista izan zen. Urte horretako Miss Unibertso 2002 erregina izan zen Oksana Fiodorovari lau hilabetera betebeharrak ez betetzeagatik titulua kendu ziotenean, Justine Pasekek jaso zuen Miss Unibertso 2002 erregina titulua, Panamako lehen emakumea sari hori lortzen.[1][2][3][4]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Justine Pasek Sobietar Ukrainan jaioa da, Kharkiv (ukraineraz: Харків, ˈxɑrkiw ahoskatua) —lehen Kharkov (errusieraz: Ха́рьков, ˈxarʲkəf ahoskatua)— Ukrainako ipar-ekialdeko hirian. Ama panamarra da eta aita poloniarra. Familiarekin batera, urtea bete barik, Panamara joan zen bizitzera. Familia arrunta izan zan Panama Hirian eta Margaritako Colonen, kostalde Atlantikoan, non gehienak Panamako kanaleko langileak bizi ziren.[5][6]

Modelo ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1996an hasi zen Modaren munduan lehen aldiz, "Chica Modelo" lehiaketan izena eman zuenean. RPC Televisión eta Physical Modelosek ekoitzi zuten lehiaketa. Bitxia bada ere, lehiaketa hori Yamani Saied-ek irabazi zuen, eta gero Señorita Panama bihurtu zen 1998an Miss Unibertsorako. Baina Justinek ez zuen oharkabean pasatu, "Argitalpen-eredu onena" saria jaso baitzuen.[6]

Une horretatik aurrera, Physical Modelos agentziak erabili zuen Justineren modelo ibilbidea. Modaren munduko diseinatzaile garrantzitsuenentzako modelo lanak egin zituen, eta Roberto Cavalli izan zen bere gogokoenetako bat. Bere lanetan, besteak beste, Christian Dior, zein L'Oréal kanpaina garrantzitsuak egin zituen, eta Panamako turismo-kanpainaren parte ere izan zen: "Panama zure esku geratu da".*

Miss Unibertso 2002[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Puerto Ricoko hiriburuan, San Juanen, egin zen 2002ko Miss Unibertsoa hautatzean, urte horretako maiatzaren 29an, Justine Pasek lehen finalista hautatu zuten Oksana Fiodorova errusiarrak irabazitako lehiaketan.

Pasek Isla Barro Coloradon bisitan

Hala ere, lehiaketa amaitu eta 4 hilabetera, 2002ko irailaren 23an, Miss Unibertso titulua eskuratu zuen Panamako lehen emakumea izan zen Justine, jatorrizko irabazlea kargutik kendu ondoren, kontratuan ezarritako betebeharrak bete ez izanagatik. Panamako komunikabideei egindako adierazpenetan, Justinek esan zuen Trump antolaketatik New Yorkera gonbidatzeko deitu zutenean modelo-lan bat egiteko izango zela pentsatu zuela. Harrituta geratu zen, aireportuan jaso zuen limusina baten atzeko aldean, Miss Unibertso 2002 berria bera zela esan ziotenean.[7]

Shauntay Hinton, Miss USA 2002, Vanessa Semrow, Miss Teen USA 2002 eta Justine Pasek, Miss Unibertso 2002 autografoak sinatzen Guantanamo Badia Basean.

Koroatze ofiziala New Yorken egin zuen lehiaketaren jabekideak, Donald Trump aberatsak. Une horretatik aurrera, Justinek Miss Unibertso erakundearekiko konpromiso guztiak bete zituen, eta, ondorioz, hogei bat herrialdetan ibili zen borondate oneko arrazoiak erantzuten.

Justine Pasek, ohi legez, ondorengo Miss Unibertso izan zen Dominikar Errepublikako Amelia Vega koroatu zuen ; ekitaldia Figali Konbentzio Zentroan egin zen, Panama hirian, Panaman, 2003ko ekainaren 3an.[2] Panaman "ospetsua" da. Beste erregina batzuklegez, Justine Pasekek ere parte hartu zuen ProvidSIDA erakundearekin batera hiesa prebenitzeko zentroa sortzen. Harvard AIDS Institute, AmFAR institutuan nabarmendu zen, Center for Disease Control-en "Act Now" kanpainarekin, eta Osasunaren Mundu Kontseilurako enbaxadorea da.*

Señorita Panama erakundea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016ko apirilaren 1ean jakinarazi zen Justinek, César Anel Rodríguez kazetari, aurkezle eta enpresaburuarekin batera, Instituto Señorita Panamá erakunde berrituaren jabekide eta zuzendari-kideak zirela eta data horretatik aurrera, Panamako ordezkariak Miss Unibertso, Miss Mundo eta Hispanoamerikako Erreginaren lehiaketetara bidali eta prestatzearen ardura hartuko zutela.

Erabaki hori hartu zen edertasun-lehiaketa nazionalari beste ikuspegi bat emateko. Aurretik Miss Panama Erakundeak (Marisela Moreno, Miss Panama, 1995) eta Medcom korporazioak (lehiaketa transmititzeaz arduratzen zirenak) zuzendu zuten.

2016ko apirilaren 16an, Señorita Panamá, Justine eta César Anelek jakinarazi zuten Panamako ordezkaria casting bidez hautatuko zutela, neska bat nazioarteko lehiaketarako prestatzeko denbora laburra zegoelako.

Bizitza pribatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2009ko abuztuaren 8an, Daniel Joelson enpresaburu ingelesarekin ezkondu zen. Bi seme-alaba ditu: Aliah Stella Joelson alaba (2012ko apirila) eta 2018an jaiotako seme bat.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ability Magazine
  2. a b (Gaztelaniaz) «Conoce más a Justine Pasek, Miss Universo 2002» TELEMUNDO.com 2014-11-18 (Noiz kontsultatua: 2024-05-02).
  3. (Gaztelaniaz) «Por siempre reina. Se cumplen 19 años de la coronación de Justine Pasek como Miss Universo 2002» www.midiario.com 2021-09-23 (Noiz kontsultatua: 2024-05-02).
  4. Txantiloi:Es-PA «Miss Universo 2023: ¿Quién fue la primera centroamericana en ganar la corona?» www.telemetro.com 2023-11-21 (Noiz kontsultatua: 2024-05-02).
  5. Viva Panama Organization
  6. a b Txantiloi:Es-PA «¿Qué es de la vida de Justine Pasek?» www.telemetro.com 2022-09-13 (Noiz kontsultatua: 2024-05-02).
  7. Global Health Council

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurrekoa:

Denise Quiñones  Puerto Rico

Miss Unibertso

2002

Oksana Fiodorova  Errusia(4 hilabetera titulua galdu)

Justine Pasek  Panama (amaieran, 8 hilabete)

Hurrengoa:

Amelia Vega  Dominikar Errepublika

Aurrekoa:

Ivette Cordovéz Usuga  Puerto Rico

Señorita Panamá

2001

Hurrengoa:

Stefanie de Roux  Puerto Rico