Edukira joan

Kable bidezko ferri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bømlo (Norvegia), txanponekin dabilen kable bidezko ferria.

Kable bidezko ferria (edo kate-bidezkoa) ibai, itsasadar, laku eta fiordoetan erabiltzen den anezka, ferri edo pontoi mota bat da.

Kafue ibaiko pontoi bat, kableak gidatua (Zambia).

Ur tartearen bi ertzetara konektatutako kable bidezko loturak gidatzen du anezka. Indarra ertzetan jarritako motoreek egin dezakete, edo ontzian bertan motoreak tira egin kabletik, edo kasu batzuetan, aski da ibaiaren korrontearen indarrarekin ontzia kablearen norabidean mugitzeko.

Kable bidezko lehenengo anezkek sokak edo altzairu-kateak erabiltzen zituzten.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]