Kaleigh Rafter

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kaleigh Rafter
Bizitza
JaiotzaGuelph (en) Itzuli1986ko abuztuaren 18a (37 urte)
Herrialdea Kanada
Hezkuntza
HeziketaFloridako Unibertsitate Estatala
University of Detroit Mercy (en) Itzuli
Jarduerak
Jardueraksoftball jokalaria

Twitter: KaleighRafter Instagram: kaleighrafter5 Edit the value on Wikidata

Kaleigh Rafter (Guelph, Ontario, Kanada, 1986ko abuztuaren 18a) Kanadako Softbol jokalaria da[1].

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rafter emakumezkoen selekzio nazionalean dago 2007tik. Rafterrek bere herrialdea ordezkatu zuen 2008ko Udako Olinpiar Jokoetan Pekinen, (Txina), non taldeak laugarren postuan amaitu zuen[2].

Rafterrek Kanada ordezkatu du lau Joko Panamerikarretan: 2007, 2011, 2015 eta 2019, eta, lau ekitaldietan, dominak irabazi zituen, 2015ean etxeko lurretan irabazitako urrezko domina barne[2]. Rafter Kanadako 2020ko olinpiar talderako hautatu zuten 2021eko maiatzean[3][4].

Olinpiar Jokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2008ko Udako Olinpiar Jokoetan Pekinen, (Txina), Rafterrek bere herrialdea ordezkatu zuen, eta taldeak laugarren postuan amaitu zuen.

2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetan Kanadarentzako zilarrezko domina irabazi zuen taldeko kide izan zen. Japoniak (urrezkoa) eta AEBk (zilarrezkoa) eskuratuko zituzten. Hauek osatu zuten Kanadako taldea: Jenna Caira, Emma Entzminger, Larissa Franklin, Jennifer Gilbert, Sara Groenewegen, Kelsey Harshman, Victoria Hayward, Danielle Lawrie, Janet Leung, Joey Lye, Erika Polidori, Kaleigh Rafter, Lauren Bay-Regula, Jennifer Salling eta Natalie Wideman-ek[5][6].

Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2020 Tokio
Japonia Japonia
3. postua, brontzezko domina Softbola
emakumezkoa[7].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Kaleigh Rafter» www.olympic.ca (Canadian Olympic Committee).
  2. a b «Kaleigh Rafter» www.olympic.ca (Canadian Olympic Committee)."Kaleigh Rafter". www.olympic.ca. Canadian Olympic Committee. Retrieved 16 June 2021.
  3. Nichols, Paula. (12 May 2021). Team Canada reveals roster for softball's Olympic return. Canadian Olympic Committee.
  4. «Canada names Olympic women's softball team» www.cbc.ca/ (CBC Sports) 12 May 2021.
  5. «Kaleigh Rafter» olympedia.org 2022-04-05ean begiratua(Ingelesez)
  6. «Kaleigh Rafter» Olympics.com 2022-04-05ean begiratua (Gaztelaniaz)
  7. "Softbola, emakumezkoa, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)