Kali Yuga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kali deabrua ezpata daramala.

Kali Yuga (sanskritoz:कलियुग kəli juɡə, "Kali deabruaren aroa" edo "bizioaren aroa") hinduismoaren arabera, yugasen azken aroa da, besteak Satya Yuga, Treta Yuga eta Dvapara Yuga izanik. Surya Siddhanta lanaren arabera, Kali Yuga K.a. 3102ko otsailaren 18ko gauerdian hasi zen[1], hau da, Krishnak Lurra utzi zuenean. Tradizioak Kali Yugak 432.000 urte dirauela dio.

Hinduen arabera, Kali Yugan gizakiaren gain behera espirituala dator[2] eta, beraz, Aro Iluna diote. Aro honen izena Kali deabru apokaliptikoengandik datorkio, Kālī jainkosarekin zerikusirik ez duena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. The Induand the Rg-Veda, 16. orr., Egbert Richter-Ushanas, ISBN 81-208-1405-3
  2. Dimitri Kitsikis, L'Orocc, dans l'âge de Kali, Editions Naaman,1985, ISBN 2-89040-359-9

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Erlijio Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.