Kategoria eztabaida:Arabiar kultura

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Aupa! Arabiar kultura ez nuke islama kategoriaren barnean jarriko, ez horretan bakarrik gutxienez. Arabiar kultura mundu edo nazio arabiarreko kultura da (besteak beste, arabieraz egiten dena, eta hori ezaugarri nagusitzat duena). Arabiar kultura, hortaz, etnia edo nazio bati dagokio (arabiar etnia/nazioa), eta ez erlijio bati (islama). Egia da arabiarren gehiengoa musulmanak direla, baina badaude kristauak (maronitak, adibidez), beste erllijioetakoak (judu arabiarrak) edota sinesgabeak ere (pentsa dezagun hain ugariak ziren marxista arabiarretako batzuetan).
Arabiar kultura kategoria non sartu begiratzen aritu naiz eta ez dakit ondo non sartu beharko genukeen. Ingelesezkoan Arab | Culture by ethnicity kategorietan sartuta dago, baina hemen... --Orereta (erantzunak) 00:41, 7 Otsaila 2008 (UTC)

Berdina gertatu zait niri, baina nonbait sartu beharra eta hor sartu dut... beste era egokiago bat aurkitzen bada hau sailkatzeko, aldatu lasai-lasai! -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     00:44, 7 Otsaila 2008 (UTC)
Bai. Idazten hasi naiz (kultura, etnia, bla bla bla); eta gero konturatu naiz: baina non sartu? Aurrerago saiatuko naiz Arabiar mundua edo antzeko kategoriaren bat sortzen. Ondo segi! --Orereta (erantzunak) 00:49, 7 Otsaila 2008 (UTC)