Kategoria eztabaida:Eusko-espainiarrak

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Egokia al da "Euskal espainiarrak"? Arraro ikusten dut.--Unai (esan) 16:41, 25 Urria 2011 (UTC)

Egokiena Eusko jatorriko espainiarrak litzateke (edo, nahiago bada, Euskal jatorriko espainiarrak). Dagoen bezala, ez da ulertzen, eta euskal Wikipedian euskal hitzari buruz onartutako politika ere ez da betetzen.
Euskal jatorriko jarriz gero, jende horrek nolabait ere euskaran sustraiak dituela adieraziko genuke, eta onargarria deritzot; dena dela, eusko jatorriko zehatzagoa da, eta horixe litzateke nire lehenengo aukera.
Berdin egin behar genuke gisa bereko gainerako kategoriekin ere: Euskal jatorriko jendea herrialdearen arabera kategorian sartutako azpikategoria guztiei ere eusko/euskal jatorriko jarri behar zaie, euskal horren ordez. --Xabier Armendaritz Xabierri galderak edo oharrak egiteko, klikatu hemen 2011-10-26, 11:35

Xabier, ez al da hobeto natural jartzea: euskal herritar frantsesak / espainiarrak? Erabilerarik ez du eusko-espainiarrak, eta "euskal" forma ihartu edo fosilizatua da egun, ez dio zuzenean hizkuntzari erreferentzia egiten, horregatik erabiltzen da sarri euskarazko wikipedia (nahiz eta nik oso lasai erabiliko nukeen euskal wikipedia). Ondo segi -Iñaki LL (eztabaida) 13:44, 10 abendua 2017 (UTC)

Ikus Euskaltzaindiak euskara baturako emandako 178. araua; bereziki, 3. atala («Herritar-izen eta jatorri-adjektibo konposatu jasoak: bi izenez edo adjektiboz osatutako izenak edo adjektiboak (afro-amerikar)»). Hau erabilera jasoa denez, ez da naturala izango, baina bai forma jasoa eta arautua. --Xabier Armendaritz 2017-12-10, 14:38 (UTC)
Euskaltzaindiaren arau hori 2015ekoa denez, ezin izan genuen aintzat hartu 2011ko goiko eztabaidan; orain, ordea, besterik gabe aplikatu beharrekoa dugu, Euskal Wikipediako politiketako bat delako Euskaltzaindiaren arauak betetzea. Ondo ibili. --Xabier Armendaritz 2017-12-10, 14:56 (UTC)
Xabier Ez zait ia inoiz tokatu eta ez dut presarik, gauzak ez dira betiko hala ere, arrazoizko aldi batean birplantea daiteke. Nolanahi ere, ez gara ari atzerriko herritar exotiko batez (zuk aipatu Euskaltzaindiako arauak dioena), geure buruaz baizik, eta hemen ez du batere tradiziorik, xelebrea ere bada. Normalago ikusiko nuke euskal herritar espainiarrak / frantsesak: jatorria geografikoa + jatorri adjektiboa (estatuaz). -Iñaki LL (eztabaida) 16:32, 10 abendua 2017 (UTC)
Arauko atal horren irakurketa okerra egin duzu, Iñaki. Izan ere, Espainia eta Frantzia ere ez zaizkigu exotikoak, baina hor dituzu hispano- eta franko-. Euskal Herriko herritarrei ere aplikatzekoa zaie, beraz. --Xabier Armendaritz 2017-12-10, 17:35 (UTC)
Tira, ez nator bat, hemengoaz ari gara. Franko- eta hispano- esamolde jakin batzuetan erabiltzen diren egitura bereziak dira, normalean baliatutako francés (frantses) eta español (espainiar) aditzera emateko; guk, ordea, badugu izendapen natural bat. Zertarako egin arraroagoa? Ez da nire kezka bat une honetan, baina nire ustez izendapen xelebreak kentzen joan beharko ginateke.-Iñaki LL (eztabaida) 17:51, 10 abendua 2017 (UTC)
Hala ere, ez dakit justu berdinaz ari garen. Uste dut Euskal Herriaz kanpora jaiotako espainiarrez ari garela? Hala balitz, zilegiago iruditzen zait, baina "espainiar jatorriko" hobetsiko nuke. Ondo segi -Iñaki LL (eztabaida) 17:57, 10 abendua 2017 (UTC)
eusko hitzak mende batetik gorako tradizioa du gure hizkuntzan; eta eusko-espainiar hitzak, berriz, franko-espainiar hitzaren tradizio berdintsua: hutsa ez bada, hutsaren hurrengoa, halakoren beharrik izan ez dutelako euskaldunek. Egun, beste hizkuntzek bezala, euskarak behar berriak ditu. Kultura hizkuntza izaki, erabilera jasorako bi herritar izen konbinatzen dituzten egiturak osatu beharra sortu zaio euskarari, besteak beste entziklopedia honetan, eta egitura berri horiek sortzearren Euskaltzaindiak eman digun bidea erabili behar dugu horretarako. --Xabier Armendaritz 2017-12-10, 19:00 (UTC)