Edukira joan

Kategoria eztabaida:Ukrainako presidenteak

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Kaixo:

Irizpide hauek erabili ditut, izan ere, Ukrainaren historia oso gorabeheratsua da. Kontuan izan behar dugu 917 arte ez dagoela "Ukraina" izeneko lurralde politikorik, asko jota proiektu nazional(ista) bat zela, eta ezta ere haren mugak ondo definituko zituen irizpiderik (askotan hartzen ziren "Malorossiarrak gehiengo ziren lurraldeak", baina hori pixkat erlatiboa da, Ukraina Hegoaldean etnikoki "malorossiarrak" edo "Ukrainarrak" sekula ez baitira gehiengo izan). Ez da Euskal Herria bezala, politikoki existitu ez den arren, kultura amankomuneko (euskal kulturako) politikoki definitutako zazpi lurraldek osatutako proiektu edo nazio-errealitate bat den. "Ukraina" hitza geografikoa izan zen XIX mendea arte, "Mugako eskualdea" esan nahi zuen, eta muga aldakorrez gain, ez zuen konnotazio etniko-nazionalik, harik eta mende horretan lehen intelektual nazionalistek "Malorossiar" edo "erruteniar" hitzen ordez "ukrainar" hitza nazionalki proposatu.

beraz, 1917ra iristerakoan, ez zegoen "Ukraina" deitutako entitate definiturik, eta "Ukrainarrak" nahiko berriak ziren, honek esan nahi zuen kontzientzia nazionala erlatiboa zela, eta proposatutako "Ukraina" horren barruko askok beren burua ez zutela ukrainartzat. Aurrekari historiko argirik ere ez zegoen. (Beno, XVII-XVIII mendeetan, bazegoen Kharkov inguruan "Ukraina Askea", edo Slobiidna Ukrajina deitutako probintzia bat, hain zuzen ere probintzia hori Errusia eta ez Polonia zelako zen "askea", orduan ortodoxoak Errusia ortodoxoan eta ez Polonia katolikoan egonagatik "asketzat" jotzen baitzituzten). Honek gauza batzuk zailtzen ditu.

Beraz, nor da "Ukrainako presidente"? Zein erakunderen arabera? Lau mota bereiziko ditut hemen:

a) Ukrainako Errepublika Nazionala: Lehen "Ukrainar" entitate politikoa, 1917ko martxoan sortu zen Rada izan zen, parlamentua. Parlamentu horrek 1917ko maiatzean Ukraina autonomoa aldarrikatu zuen, eta ekainean "Radaren idazkaritza", beraz Gobernua. 1917ko uztailean Errusiako Gobernuak erakunde horien ofizialtasuna onartu zuen, Ukraina autonomi bihurtuz. 1917ko Urriko Iraultzaren ostean, botere hutsunea Radak bete zuen Ukrainan, eta azaroan "Ukrainako Errepublika Nazionala" aldarrikatu zuen, formalki federala, baina praktikan independentea (independentzia osoa 1918ko urtarrilean aldarrikatu zuen, I Mundu Gudan borrokatzen zuten alemaniarren laguntzaz). Errepublika Nazional honek 1918ko urtarril bukaera Kiev utzi behar izan zuen, ukrainar sobietarren eskuetan, baian 1918ko martxoan itzuli ziren alemaniarren laguntzaz. 1918ko apirilean alemaniarren Estatu-kolpe batez Errepublika Nazionala abolitua izan zen, eta Rada desagertu zen.

Hortik aurrera, Ukrainako Errepublika Nazionalaren aldekoek "Direktorio" politiko-militar bat osatu zuten. "Alemaniarrek I Mundu Guda galdu ostean Kiev utzi egin behar izan zuten, eta 1918ko abenduan Direktorioak hutsune hori bete egin zuen. 1919ko otsailean gorriek berriz kanporatu zuten, hortik aurrera Ukrainako mendebaldeko hiri txikien gaineko kontrola soilik izan zuelarik. 1920ko maiatzean Ukrainako Errepublika Nazionalaren aldekoak guztiz garaituak izan ziren.

Beraz, Ukrainako Errepublika Nazionala Radaren inpultsuz sortua izan zenez, eta Rada izan zenez Errepublikaren "eratzailea", eta aldi berea, honen Gobernua "izendatzen zuena", 1917 eta 1918 arteko Radako presidentea, Ukrainako presidente moduan haratzea proposatzen dut (Mikhailo Hruxevski izan zen bakarrik). Ez Idazkaritzako burua, hau Gobernuburua izango baitzen (Radaren pe zegoenez). 1918-1920 artean, Ukrainako Errepublika Nazionalaren burutzan "Direktorioa" zegoen, eta Ukraina osoa edo gehiena tarte laburrez kontrolatu bazuen ere, Ukrainako lur txiki batzuk ere horretan kontrolatu zituen (ez zen erbesteko Gobernu bat), gainera, bere asmoa "Ukraina osoa" kontrolatzea zelarik. Beraz Direktorioaren burua ere Ukrainako presidente moduan kontsideratzearen alde nago (Volodimir Vinnitxenko eta Simon Petliura). 1920ko maiatzaren ostean Direktorioak Ukrainako lurrik ez zuen kontrolatzen, beraz, "erbesteko gobernu" bat zenez, hortik aurrerako Direktorioko buruz ez ziratekeen Ukrainako presidente.

b) Hetmanatua edo Hetmangoa (Ukrainako Estatua): 1918ko apirilean, alemaniarrek euren babespean zuten Errepublika Nazionalaren politika desatsegina eta ez-eraginkorra zitzaiela eta Estatu-kolpe bat burutu eta Ukrainako Estatua ezarri zuten. Honen buru, errusiar armadako ukrainar jeneral ohi bat ezarri zuten, Pavlo Skoropadski. Erregimen honen 1918ko abendua arte iraun zuen, orduan alemaniarren guda galtzearen ondorioa Ukrainatik erretiratu eta Skoropadski babesik gabe utzi baitzuten.

Skoropadskiren botere-kontzeptua monarkikoa edo ia-monarkikoa zen, errepublikanoa baino gehiago. Berak, beretzat kosakoen agintari gorenaren titulu zaharra, "hetman" bereganatu zuen. Hala ere, ez zuen bere burua errege moduan aldarrikatu. Gainera XVII-XVII mendeko kosakok egin ez zuten moduan, bere burua "Ukrainako" hetman aldarrikatu zuen. Beraz, "presidente" terminoa guztiz egokia eta zehatza ez bada ere, nire ustez zerrenda honetan egon beharko zukeen.

d) Ukrainako Sobietar Errepublika ezberdinak: 1917ko abenduan Kharkoven, Ukrainako Sobieten I Biltzar Nagusiarekin bat, Ukrainako Sobieten Errepublika Nazionala aldarrikatu zuten. Honen bestez lehen errepublika ukrainar sobietarra eratu zen, formalki independentea. 1920an Sobieten kontrola Ukrainan bermatu artean, hainbat sobietar errepublika izan ziren Ukrainan.

d.1) Ukrainako Sobietan Errepublika Nazionala: 1917ko abenduan aldarrikatua eta 1918ko martxoa artean iraun zuena. Kontuan izan behar dugu Errepublika hau, Errusiakoa bezala, Sobietetan eta hauen Biltzar Nagusietan oinarritua izan zela. Baina nola izan zen aldarrikatua kontuan hartzen badugu (gudan, Ukrainako Errepublika Nazionalaren aurka), ez zen ohiko egoera. Hortaz, Ukrainako Herriaren Idazkaritzak formalki ez zuen Gobernubururik ezarri, eta Sobieten Komite Exekutiboko buru Jukhim Medvedev ezarri zuten, itzalik gabeko pertsona bat. Hortaz, praktikan Gobernuburu lanak egiten zituen Barne Arazoetarako Herri idazkaria, Jevgenija Box, praktikan Estatuburu eta Gobernuburu zen eta hala hartzearen aldekoa naiz. Beraz Box “Ukrainako presidenteak” eta “Ukrainako gobernuburuak” kategorietan sartu dut, nahiz eta eztabaidatu ahal den.

Garai honetan, 1917ko abenduaren eta 1918ko martxoaren artean Ukrainan beste Errepublika sobietar batzuk agertu ziren: Ukrainako Errepublika Sobietarretik independizatu zen Donbasseko Errepublika Sobietarra, Odessako Errepublika Sobietarra eta Krimeako Errepublika Sobietarra. Hauetako presidenteak “Ukrainako presidente” moduan hartzearen kontrakoa naiz, Errepublika hauek ez baitzuten “Ukraina osoko mailan” antolatzeko pretentsiorik.

d.2) 1918ko martxoan, Dnipropetrovsken, Ukraina Osoko Sobieten II Biltzar Nagusia burutu zen. Komunisten aholkuz, Ukrainan zeuden lau errepublika sobietarrek (Ukrainakoak, Donbassekoak, Odessakoak eta Krimeakoak bat egin zuten), Ukrainako Errepublika Sobietarra sortuz. Bertan, Errepublika berriari nolabaiteko itxura “finkoago” bat emateko, Ukrainako Sobieten Komite Exekutiboa eta Herri Komisarioen Biltzarra eratu ziren, bakoitza bere eskumenekin. Kasu honetan, Sobieten Komite Exekutiboko burua “Ukrainako presidente” moduan hartu behar dugu, Errusian egin bezalaxe, egiturak antzekoak baitziren. Hala ere, Errepubilka honek 1918ko apirila arte iraun zuen, alemaniarren inbasioa zela eta desagertu zen. Volodimir Zatonski izan zen garai honetako presidente bakarra.

d.3) Ukrainako Sobietar Errepublika Sozialista: alemaniarrek Ukraina 918ko abenduan utzi ostean, gorriek Ukraina berriz 1919an askatu zuten, eta 1922 arte, errepublika independente sobietar bezala gobernatu zuten (1919ko udan zurien tarte bat izan zen, eta 1920an, aste batzuez poloniarrek eta ukrainar nazionalistek). Izen berria “Ukrainako Sobietar Errepublika Sozialista” izan zen. Aurreko etapan bezala, Sobietar Komite Exekutibo Zentrala izan zen Errepublikako subirautzaren jasole. Beraz, honen lehendakaria hartzen dut Ukrainako presidente gisa. Etapa honetan, bakarra izan zen: Hrihori Petrovski.

d.4) 1922an Ukrainak, beste Errepublika Sobietar batzuekin bat, Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna sortu zuen. Beraz, independente baino, Estatu federal batetako entitate izatera pasa zen Ukraina. Hala ere, Estatu federala sortzeak, ez zuen ekarri Ukrainaren erakundeen desagerpena, maila federalean erakunde berriak sortzea baizik. Beraz, Ukrainako Sobieten Komite Exekutibo Zentrala existitu izan zen, eta honen burua izan zen Ukrainako presidente 1938 urtea arte. Hrihori Petrovski izan zen garai honetako Ukrainako presidente bakarra. Zazppi-zortzi egon ziren 1991ean SESB desagertu arte.

d.5) 1938an SESBn eman zen instituzio-berrantolatzearen ostean, bai Sobietar batasun mailan, zein errepubliken mailan, Sobieten Biltzar Nagusiak eta hauek Komite Exekutibo Zentralak desagertu egin ziren eta ordez Sobiet Gorenak sortu ziren (SESBkoa eta Errepublika bakoitzekoa). Beraz, SESBko Sobiet Goreneko lehendakaria SESBko lehendakaria zen moduan, Ukrainako Sobiet Goreneko lehendakaria Ukrainako lehendakari zen.

e) Egungo Ukraina. 1991an SESB desagertu ostean, Ukraina errepublika erdi-presidentzialista bat da. Ukrainako presidentea badago, bozka zuzenez aukeratua, eta baita ere parlamentua, honek Gobernua aukeratzen duelarik. Beraz, hauteskunde presidentzialetan aukeratutakoak dira "Ukrainako presidente": Leonid Kravtxuk, Leonid Kutxma, Viktor Justxenko eta Viktor Janukovitx. Baita ere Estatu-kolpez iritsitako Petro Poroxenko eta Oleksandr Turtxinov (Estatu-kolpe horrez ez baitu Ukrainaren arkitektura juridikoa aldatu, politikak zinez gorrotagarriak badira ere).

Zerrenda honetarako “presidenteak” hitza erabili nahi dut, eta ez “Estatuburu”, izan ere, 1922 eta 1991 artean Ukraina ez zen Estatu bat.

ZALANTZA: Nestor Makhno anarkista ez dut “Ukrainako presidente” moduan sartzen, bere para-Estatua Ukrainako lur zabalak kontrolatzera iritsi bazen ere, bi arrazoigatik; a) Sekula ez ziolako bere Estatuari “Ukraina” deitu, eta ez dago oso argi bere ikuskera zein zen arlo horretan; b) anarkista zelako eta anarkista bat “Presidente” edo “Estatuburu” deitzea arraroa delako.--Draza Mihailovitx (eztabaida) 15:05, 25 urtarrila 2018 (UTC)