Katsudon
Katsudon | |
---|---|
Donburi, pork chop rice (en) eta arroz-platera | |
Materialak | arroza Tonkatsua |
Osagaiak | arroza eta Tonkatsua |
Historia | |
Jatorria | Japonia |
Katsudon (japonieraz: 天丼 ) Japoniako gastronomiaren plater tradizionala da. Tendon antzera prestatzen da: arroz-ontzi bat, txerri txuleta bozatu batekin (tonkatsu), arrautza nahasiarekin eta ongailuekin estalia.[1] Platerak tonkatsu ("txerri txuleta") eta donburi ("arroz ontzia") hitz japoniarretatik hartzen du izena.
Aldagaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Katsudon saltsarekin (Worcestershire)
- Demi katsudon (demi glacerekin eta, askotan, ilarra berdeekin). Espezialitate hau Okayamakoa da.
- Shio katsudon (gatzarekin) hau ere Okayamakoa da.
- Shōyu-dare katsudon (soia-saltsarekin, Nigatako estiloan).
- Miso-katsudon (Nagoya hiriko espezialitatea).
Ohitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Japoniar ikasleen erritu-tradizio modernoa bihurtu da katsudon jatea azterketa garrantzitsu bat pasa aurreko gauean. Honen azalpena erraza da: katsu 勝つ aditzaren homofonoa da, ‘irabazi’ edo ‘irabazle atera’ zentzuan.[2]
Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Ingelesez):Katsudon errezeta.
- (Gaztelaniaz):Errezeta gaztelaniaz.
- (Gaztelaniaz):Errezeta gaztelaniazko bideoan.