Kontrainsurjentziaren kronologia Euskal Herrian (1977)
Gerra zikina Euskal Herrian, 1977.en urtean gerra zikinaren aktibitatea mantenduko da, eta nahiz eta hildako bakarra eragin, zauritu eta kalte material ugari eragingo du.
Urtarrila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Urtarrilaren 24a : Madrilen Atocha kaleko abokatuen bulegoan sartu eta bost abokatu hil dituzte.
Maiatza[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Maiatzaren 19a : ETAk hildako polizia baten hiletaren ostean inkontrolatuek Donostiako erdialdea hartu dute: Gerardo Suarez eta Jesus Mari Costas Iraola balaz zauritu eta jende ugari kolpatu dituzte.
Ekaina[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Ekainaren 11: Loiola irratiaren emisorea erauzi dute bonba batez.
- Ekainaren 15a: Felix Bergara abadearen autoa lehertarazi dute bonba batez.
Uztaila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Uztailaren 17a: Inkontrolatuek Mikel Aizpurua, EIAko kidea, erasotu dute.
- Uztailaren 31 : Bizkaiko Gobernadore zibilak 100.000 pezetako isuna ezarri zion José María Arregi Mintegiri Zornotzan hainbat poliziekin batera inkontrolatu ekintzetan jarduteagatik [1].
Abuztua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Abuztuaren 5a : 30 inguru inkontrolatuk Alberto Dominguez eraso eta larri zauritu dute Gasteizko jaietan. Kaleko jantzitako poliziak zirela argitu da gero. Batek horrela esan du: "De fiestas no nos iremos sin matar a un vasco".
- Abuztuaren 8a : Zornotzan komisio bat eratu da inkontrolatuen jarduera ikertzeko.
- Abuztuaren 14a : Zestoan gauez diharduen herrizainek Manuel Polo Gallardo inkontrolatua atxilotu dute. Hurrengo egunean bere lagun polizia batekin aurkeztuko da.
- Abuztuaren 30a : Hiru inkontrolatuk Francisco Javier de Benito Rubio balaz zauritu dute euskaraz abesten ari zelako. Tiroen egilea goardia zibila zen.
- Abuztuaren 12a : Bermeoko biztanleek patruilak antolatu dituzte jaietan inkontrolatuei aurre egiteko.
- Abuztuaren 27a : German Canosa guardia zibilak balaz zauritu ditu Francisco Xabier de Benito eta beste gazte bat Irunen, euskal kantak abesten ari zirelako.
Iraila[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Irailaren 7a : Zornotzan (Bizkaia) alkatearen eta Martin Villaren dimisioa eskatu dute, herriko jaietan inkontrolatuek egindako jarduerengatik.
- Irailaren 12a : Bermeoko jaietan herritarrek patruilak antolatu dituzte inkontrolatuei aurre egiteko.
- Irailaren 27a : Inkontrolatuek balkoi batean zegoen ikurriña tirokatu dute Begoñan (Bizkaia).
- Irailaren 28a : Inkontrolatuek gazte batzuk tirokatu dituzte Iruñean. Lekuko batzuen arabera inkontrolatuak Policia Armada eta Guardia Zibileko kideak ziren.
Urria[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Urriaren 1a : Manuel Iradier elkarteak kerella aurkeztu du Policia Armadaren aurka, 21ean bere egoitzan sartu eta bertan zirenak jipoitu zituelako.
- Urriaren 3a : Inkontrolatuek ORTko kide bat erasotu eta jipoitu dute kalean Iruiñean.
- Urriaren 4a : Policia Armadaren babespean inkontrolatuek Donostiako alde zaharra hartu dute Araluceren hilketaren urteurrenean.
- Urriaren 5a : Bonba bat leherrarazi dute Punto y Hora de Euskal Herriaren erredazio zentralean, Iruñean. Triple Ak hartu du ekintza bere gain.
- Urriaren 7a : Hernaniko David Salvador taxilaria hil dute. Triple Ak hartu du hilketa bere gain.
- Urriaren 7a : Inkontrolatuei aurre egiteko piketeak antolatu dira Iruñeko Alde Zaharrean.
- Urriaren 9a : Bizkaiko Gobernadore Unzetaren hiletan inkontrolatuak pistolaz mehatxatu dituzte inguruan ziharduenei.
- Urriaren 9a : Autodefentsa piketeak osatzeko batzar batean poliziak 20 lagun atxilotu ditu.
- Urriaren 10a : Goizaldean, 20 inkontrolatuk, ileordez eta betaurreko beltzez, porraz eta kateaz armaturik, istiluen kontra erabiltzen den ke-potea bota dute Dallas tabernaren barrura Durangon. Gero, arratsaldean, ikurriñak eraisten ibili dira, metrailetaz armaturik. Jendeak Jacinto izeneko guardia zibil bat ezagutu du.
- Urriaren 19a : Lau lagunek, porraz, kateaz eta metrailetaz armaturik, jendeari erasotu eta jai batzordearen lokala apurtu dute Durangon.
- Urriaren 20a : Inkontrolatuek hainbat ekintza egin dituzte Basaurin (CNTren lokalaren aurka), Bilbon eta Orion.
- Urriaren 26a : Erbesteratu baten linterneriaren kontrako ekintza burutu dute inkontrolatuek Hernanin.
- Urriaren 27a : Gernikan (Bizkaia) kaleko arropaz jantzitako guardia zibilek herritarrak erasotu eta mehatxatu dituzte.
Azaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Azaroaren 5a : San Salvador del Vallen (Bizkaia) manifestazioa egin dute Rafael Loza udaltzainaren aurka "No queremos pistoleros" lemarekin.
- Azaroaren 28a : Itziar Aizpuruaren aitaren Labatai tabernaen kontrako ekintza burutu dute inkontrolatuek Deban. Donostian CC.OO. sindikatuko bulego bati sua eman diote. Iruinean Fermin Goñi, DEIAko kazetaria, erasotu dute inkontrolatuek.
Abendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Abenduaren 7a : Donostiako udalak datuak eskatu ditu inkontrolatuen jarduerak argitzeko.
- Azaroaren 20a : Inkontrolatuek Errekaldeko abade Rafael Mentxakaren autoa erre dute Bilbon.
Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- AMEDO. El Estado contra ETA Melchor Miralles - Ricardo Arques. Plaza&Janes/Cambio16, 1989 - ISBN 84-7863-006-6
- EL GAL. El terrorismo de Estado en la Europa de las democracias CEDRI. Txalaparta, 1990 - ISBN 84-86597-25-0
- EUSKADI ETA ASKATASUNA. EUSKAL HERRIA Y LA LIBERTAD Txalaparta, 1993 - ISBN 84-86597-87-0
- QUE SE VAYAN Javier Bordagaray Hordago, 1978 - ISBN 84-7099-042-X
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]