Kotxepin Bengoetxea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kotxepin Bengoetxea

Bizitza
JaiotzaLemoa1949ko maiatzaren 16a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza1987ko urriaren 10a (38 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakekintzailea eta sustatzailea

Inguma: https://www.inguma.eus/egilea/ikusi/kotxepin-bengoetxea

Kotxepin Bengoetxea Etxebarria (Lemoa, Bizkaia, 1949ko maiatzaren 16a - ibidem 1987ko urriaren 10) euskaltzalea izan zen. Lan handia egin zuen Lemoan euskeraren eta kulturaren alde, aitortza gisa, jaioterriko Kultur Etxeari Kotxepin izena jarri zioten 2021eko apirilaren 23an.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskeraren alde aritu zen buru-belarri bere herrian, Lemoan. Hainbat urtetan umeen aisialdiarako ekintzak antolatzen parte hartu zuen, besteak beste, Kili-Kolo aisialdi taldearen sortzaileetariko bat izan zen, Lemoako eta inguruko herrietako umeentzako Lizarrako udalekuak antolatu zituen, edota Kili-Kilin (euskarazko komiki aldizkaria) parte hartu zuen.

Herriko ume eta gazteei, euren egoera ekonomikoa edozein izanda ere, euskaraz bizitzeko aukera eman zien bai herrian eta bai herritik kanpo. Ezagutzen dutenek bere eskuzabaltasuna azpimarratzen dute, pertsona guztiei aukera berdinak eskaintzea izan baitzen bere nahietako bat.

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

. Indusiko San Frantzizko baseliza (Dima-Bizkaia) (Talde-lanean).[2]

Kotxepin kultur etxea

Aitortza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Handia izan zen Arratiko kulturzaleentzat: Lemoako Kotxepin Kultur Etxea inauguratu zen eguna. Herriaren parte hartzearekin, 5 urteko lanarekin eta euskararen alde lan egin zuen herriko emakume baten izenagaz zabaldu zen.[3]

Kotxepin Bengoetxea Etxebarriaren familiak lehen aldiz atea zabaldu zuen momentua hunkigarria Izan zen. Emakume Lemoaztar honek euskararen eta euskal kulturaren alde egindako lanari aitortza izan zen.


Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Lemoa inaugura hoy la nueva casa de cultura» El Correo 2021-04-23 (Noiz kontsultatua: 2021-05-12).
  2. «Kotxepin Bengoetxea :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2021-05-12).
  3. Kotxepinen familiak Kultur Etxea zabaldu du. (Noiz kontsultatua: 2021-06-22).