Lactarius ruginosus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lactarius ruginosus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaLactarius
Espeziea Lactarius ruginosus
Romagn., 1957

Lactarius ruginosus Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezaugarri orokorrak: hostoerorkorreko lactario-a, ertz ildaskatuko marroi ilun koloreko kapelarekin eta esne zuriarekin baina minutu gutxira arrosa kolorea hartzen duena, haragia eta orriak pixka bat akreak edo pikanteak dira eta horregatik janezinak.

Kapela: Ganbila eta deprimitua, batzuetan ertz ildaskatua edo erradialki tolestua, 5 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, gainazal lehorra eta felpaduna, marroi kolorekoa, marroi-grisaxka edo marroi-horixka nahiko iluna eta uniformea.

Orriak: Lodiak eta zabal, adnatuak edo apur bat dekurrenteak, hasieran zuriak, eta gero okre antzekoak esporengatik. Ertzak irregularki arrosaz zikinduta, latexa lehortzearen ondorioz.

Horri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Zilindrikoa, 3,5 eta 8 cm bitarteko garaierakoa eta 1 eta 1,5 cm bitarteko diametrokoa, kapelaren antzeko kolorekoa baina argiagoa eta gainazal leunarekin.

Haragia: Zuria ebakitzean gorritu egiten da poliki-poliki eta batzuetan okre antzeko koloreak gehiago hartzen ditu arrosa kolorea baino, hasieran gainazalaren azpian eta gero gainontzeko haragiak kapelatik hasita, usain berezirik gabe eta zaporea apur bat garratza bihurtzen da denbora luze baten ondoren, latex gutxi jariatzen du haustean, zuria, haragiaren eta orrien gainean poliki-poliki gorritu egiten dena, baina ez beiraren gainean. Espora-jalkina okre antzeko -kolorekoa edo arrosa iluna.[2]

Etimologia: Lactarius terminoa “lac” “lactis” esnetik dator, esneari dagokio. Latexa jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Interes gastronomikorik gabea.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ohikoak dira esne zuriko espezieak baina aireak ukitzean esnea gorritu egiten zaienak, denak oso antzekoak eta beste karaktere batzuen artean, desberdinak dira esnea gorritzeko moduan, kapelaren kolore uniforme ilunagoa edo argiagoa dutelako eta esporengatik; hala nola: Lactarius romagnesii, Lactarius fuliginosus

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean, abuztuaren amaieran ager daiteke, baina bere garai onena iraila eta azaroaren hasiera dira. Pagadietako orbeletan hazten da batez ere, urriagoa da hariztietan.

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ameriketako Estatu Batuak, Europa.[4]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 145 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Guia de Setas y Hongos de Navarra.
  4. Lactarius ruginosus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]