Lampedusa

Koordenatuak: 35°31′N 12°35′E / 35.52°N 12.58°E / 35.52; 12.58
Wikipedia, Entziklopedia askea
Lampedusa
Bertako izenaLampedusa
Geografia
KokapenaMediterraneo itsasoa
UhartediaPelagia uharteak
Azalera20,2 km²
Politika
Herrialdea Italia
EskualdeaSizilia
Gizartea
Biztanleria5.000 bizt.


Lampedusa (italieraz: isola di Lampedusa; sizilieraz: isula di Lampidusa) Mediterraneoko Pelagia uharteetako handiena da. Siziliatik 205 km-ra dago, eta Tunisiatik 113 km-ra. Italiaren lurralderik hegoaldekoena da. Antzina Lopadùsa izena zuen (grekoa: Λοπαδοῦσσα).

Administratiboki eta politikoki Italiako estatuaren parte da, baina geografikoki Afrikan dago, Pantelleria bezala. 20,2 km²-ko azalera du, eta ez du ur-iturririk euria ez denik. 5.000 biztanle inguru ditu, eta uharteko jarduera nagusiak arrantza, nekazaritza eta turismo-zerbitzuak dira.

Siziliarekin lotuta dago ferry-zerbitzu baten bidez, eta aireportu txiki bat du, halaber, Palermo eta Cataniarekin lotzeko.

Udalerri bakarra dago: Lampedusa e Linosa (aldameneko Linosa uhartea barne hartzen du).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]