Edukira joan

Lankide:AinhoaU99/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Apple-en 1984 iragarkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1984 deituriko iragarkia, George Orwell idazlearen 1984 nobelan oinarrituta, Estatu Batuetan Apple-en Macintosh 128K lehenengo promozioa egiteko erabili zen. Behin bakarrik emititu zen 1984ko urtarrilaren 22ko Super Bowl-ean. Chiat/Day agentziaren eskutik sortu zen, eta Steve Hayden copywirtter-a, Brent Thomas arte zuzendaria eta Lee Clow zuzendari kreatiboa izan ziren iragarki honen sortzaileak, eta Nueva York Fairbanks Films produktorak produzitu zuen,  Ridley Scott-en zuzendaritzapean zuen.

Iragarkia eta kanpaina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iragarkia etorkizuna irudikatzen duten irudi segida batekin hasten da. Larru grisa, ilea larru-arras moztua eta uniforme grisak duten gizonak agertzen dira eszenario gris batean zehar oinez. Big Brother-en off ahotsa entzuten da.

Bestalde, izen gabeko emakume heroi bat agertuko da. Honek zapatila gorriak, fraka motz gorriak eta Applen sagarraren irudia eta konputagailu baten irudia duen kamiseta zuri bat daramatza. Heroiak mailu bat du esku artean eta istiluen kontrako poliziengandik ihes egiten du korrika. Iragarkiaren erdian grisez jantzitako gizonak zinema batean sartzen dira eta jesarlekuetan esertzen dira inolako aurpegi adierazpenik egin gabe, bitartean off ahotsak jarraitzen du. Emakumea pantailaren aurrean gelditzen da eta mailua biratzeari ekiten dio pantailaren kontra jaurtitzeko. Mailuak pantaila jotzen duenean eztanda egiten du eta gizon gris goibelak ahozabalik geratzen dira.

Iragarkiko nahiko iluna da eta honi esker, pantailaren argia gehiago ikusten da. Kolore urdina, gris eta beltzak nagusitzen dira gehienbat. Honek, emakume heroiaren irudia nabarmentzen du, gorriz eta zuriz jantzita baitoa (Wikipedia Contributors, 2019)[1]

Produkzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iragarkia Venice, Californiako Chiat/Day publizitate agentziak sortu zuen. Beste iragarki baten ideiatik (iragarki inprimatu abandonatua) sortu zen. $900,000-ko produkzio aurrekontuarekin sortu zen (F.A.C-Mac, 2015)[2]

Steve Jobs eta John Sculley hain gogotsu zeuden iragarkiaren emaitzarekin non Super Bowl-ean emititzeko minutu bat eta erdi erostea erabaki baitzuten, Amerikako telebista programarik ikusiena da urtero.  

1983ko abenduan Apple-ko zuzendarien bileran aurkeztu zuten iragarkia. Jobs eta Sculley ezustekorako, bilerako partaide guztiei ez zitzaien gustatu iragarkia. Beraz, Sculley atzera bota zen eta Chiat/Day agentziari eskatu zion bi iragarkiak saltzea

Berariazko mezua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1983an, Steve Jobs iragarkia izango zen ideiaren aurre erakusketa baino lehen nobela bat irakurri zuen: George Orwell-en 1984.  

Iragarki hau, goiko postuetan kokatzen da influentziako publizitate kanpaina inkestetan. Adibidez, Advertising Age-k 80ko hamarkadan esan zuen iragarki honek “Mendeko iragarki hoberena” zela eta 1999. urtean, US TB Guide “Denbora osoko 50 iragarki hoberenak” zerrendan kokatu zuen (Orlando Cotado, 2012)[3]

Gaur egun ere, oso kanpaina ezaguna da. Bere berezitasunak eta publizitate munduan izan zuen inpaktuak egiten dute berezi.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2007: Best Super Bowl Spot (in the game's 40-year history)
  • 2003: WFA—Hall of Fame Award (Jubilee Golden Award)
  • 1999: TV GuideNumber One Greatest Commercial of All Time
  • 1995: Advertising AgeGreatest Commercial
  • 1995: Clio Awards—Hall of Fame
  • 1984: Clio Awards
  • 1984: 31st Cannes Lions International Advertising Festival—Grand Prix
  1. (Ingelesez) 1984 (advertisement). 2019-04-25 (Noiz kontsultatua: 2019-05-25).
  2. (Gaztelaniaz) «La historia del anuncio 1984 de Apple, contada por desde dentro, por Steve Hayden» Faq-mac 2011-02-02 (Noiz kontsultatua: 2019-05-25).
  3. (Gaztelaniaz) Orlando Cotado. (2012-06-11). «1984. Apple Macintosh. El mejor anuncio publicitario de la historia» El Emprendedor Primerizo (Noiz kontsultatua: 2019-05-25).