Lankide:Apetri003/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

BORROKA ARTE MIXTOAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Borroka arte mixtoa Jiu-jitsu brasildarra, borroka olinpikoa, boxeoa, muay thai, samboa, karatea, kickboxinga, taekwondoa etab. nahasten dituen borroka kirola da. Hau izatez ez da arte martzial bat , arte martzial eta borroka kirol ezberdinetako tekniken aplikazioa baizik. Arauek zutik zein lurrean erabiltzen diren kolpe eta menderatze teknika gehienak onartzen dituzte: ukabilkadak, ostikoak, belaunkadak, ukondokadak, lurrean proiekzioak, arikulazioen luxazioak, estrangulazioak etab. Edozein sistemaren teknikak eta taktikak aplikatzeko askatasuna onartzen da, pisuaren kategoriak eta oinarrizko arauak errespetatu bitartean.

Lehen lehiaketetan, XX. mendearen hasieran, borrokak arau gutxikoak ziren eta borrokalariek aurrez aurreko teknika erabiltzen zuten gehien. Aurrerago, lehiakideak beste borroka kiroletako teknikak erabiltzen hasi zirenean arau berriak ezarri ziren segurtasuna handitu eta kirol bezala onartua izateko. Geroztik, kirol hau oso ezaguna egin da. Akats bat da kirol hau Brasilen sortutako Valetudo edota full contact eta kickboxing modalitateen sinonimotzat hartzea. Gaur egun MMA bezala ezagutzen da eta negozio handia bilakatu da, Ultimate Fighting Club (UFC) bezalako enpresa handiek antolatzen dute. [1]

Pankrazioa antzinako grezian aurrez aurreko borroka kirola izan zen


HISTORIA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezagutzen den arau gutxiko borroka kirol zaharrena Greziako pankrazioa da, K.a. 708 [2] . urteko Olinpiar Joko Zaharretan sartu zena. Borroka kirol honen azken aztarna modernoa Europa, Brasil , Japonia eta AEB etan dago, XX. mendean.Araurik gabeko zenbait borroka kirol XIX. mendearen bukaeran sartu ziren Europan zehar: Jiu Jitsu, Borroka librea, borroka grekoerromatarra eta beste hainbat. Borroka profesionalak irabazitako bulkada hori Lehen Mundu Gerraren (1914-1918) ostean galdu zen eta ondoren bi korronte nagusitan berpiztu zen: koreografia edo ikuskizuna eta borroka libre profesionala.

1920an Valetudo modalitatearen borrokak hasi ziren Brasilen. Ondoren, Japonian 1970. urtean Antonio Inokik borroka arte mistoen hainbat lehiaketa antolatu zituen . 1993. urtean AEBetan oso ezagunak egin ziren UFC lehiaketa sortu zenean. 1997.urtean Japonian Pride Fighting Championship sortu zen, historian MMA antolakunde handiena dena. Hasieran borrokek ahalik eta arau gutxien edukitzea bilatzen zen, aurrez aurrekoan eraginkorrena den borroka dizplina aurkitu nahian. Aurrerago kirolariak beste borroka kiroletako teknikak erabiltzen hasi zirenean, arau berriak sortu behar izan ziren lehiakideen segurtasuna handitu eta kirol bezala onartua izan zedin. [3] Geroztik kirol hau oso ezaguna egin da, boxeo edo borroka libre profesionala bezain ezagun egin delarik.[4]

Gaur egun kirola baino gehiago negozioa da eta enpresek gestionatzen dute. Shooto da kirol hau antolatzen lehenetarikoa izan eta oraindik jarraitzen duen enpresa nagusia.

DIZIPLINA NAGUSIAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esan bezala, Borroka Arte Mistoak hainbat dizplinaren teknika jasotzen ditu. Kick Boxing da horietako bat, zeinetan boxeoa eta karatea elkartzen diren. Kirol hau Japoniako karate irakaslea zen Kyokushinka Osama Noguchik sortu zuen eta ukabilak eta ostikoak erabiltzen dira honetan. Muai Thaiean ez bezala, debekatua dago ukalondoarekin eta belaunarekin kolpatzea baita hankak erabiliz erorketak eragitea ere.

Jiu-jitsua ere erabiltzen da, judoaren aldaera bat dena eta Brasilgo Gracie familiak egokitu duena. Lurreko borroka teknikengatik da ezaguna: errendizioak, luxazioak, estrangulazioak, inmobilizazioak... MMA borrokalari gehienek Jiu-jitsua entrenatzen dute, lurreko arte martzial eraginkorrena baita.

Muay Thaia ere badugu, belaun, hanka, ukondo eta ukabilkadak erabiltzen dituena. Ostikoen teknika beste arte martzial batzuena baino hobea da, hankak aurkariarekin kontaktu osoa duelako eta teknikak aurkaria hankarekin "zeharkatzea" bilatzen duelako, gorputzeko pisu guztia honengan jarriz. Hau taekwondoarekin desberdintzen da, adibidez, modalitate honetan hankak hasierako puntura itzuli behar baitu kolpea egin eta berehala.

Bestetik borroka librea erabiltzen da aurrez aurreko borrokan, aurkaria lurrera botatzeko teknikak lantzen dituelarik. Kirol honetan helburua aurkaria lurrera bota eta honek lurra bizkarrarekin ukitzea da zenbait segundutan. Garaipena aurkariak amore ematean ere lortu daiteke.

Judoa da erabiltzen den beste modalitate bat, estrangulazio, luxazio eta inmobilizazioetan oinarritzen da nagusiki. Ezagutzen den sistema eraginkorrenetakoa da.

Boxeoa ere erabili ohi da kirol honetan. Boxeoa garrantzitsua da ukabilkadak eta distantzia ertaina entreantzeko. Boxeoa ez da oso eraginkorra, baina beste kirol batzuekin nahastuta , judoa edo jiu-jiutsuarekin adibidez, oso eraginkorra izan daiteke.

Karatea jatorri Okinawarra duen eta Japonian garatu den diziplina da. Borrokalari feudal japoniarrek, samurai izenarekin ere ezagunak direnak, sortu zuten. Esku zabaleko kolpeak, ukabilkadak eta ostikoak nahasten dira. Ostiko eta kolpe konbinazioko teknikak oso eraginkorrak dira zutik borrokatzeko.[1]

Hapkidoa ere ohikoa da, defentsa pertsonal militarreko modalitate honek aurkariaren indarra erabiltzen du hau kontrolatzeko. Modalitate honek bi tendentzia ditu, bat lineala eta gogorragoa eta bestea zirkularra eta lasaiagoa.


Kapoeira arte martzial mistoetan garrantzia duen modalitate afro-brasildarra da, dantza, musika, akrobazia eta gorputz adierazpena konbinatzen dituena. Brasilen sortu zen, mugimendu azkar eta konplexuengatik ezagutzen da, beso eta hankak erabiltzen dituena azkartasun handiko maniobrak egiteko: ostikoak, fintak, lurreratzeak etab. Kapoeirak borroka modalitate bezala mugimendu baju eta lurreratzeei ematen die garrantzia.


ARAUAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arauak Valetudotik[5] ( denak balio du) garatu dira. Arau hauek aldatzen eta garatzen joan dira lehenik eta behin borrokalarien osasuna zaintzeko eta borrokaren kalitatea hobetzeko eta bigarrenik eta ikuskizun handiagoa emateko.

Arauek ondorengo ekintzak debekatzen dituzte: begietan eta zuloetan behatzak sartzea, lurretik ostikoak , genitaletan kolpeak, burukadak ematea. Beharrezkoa da baita ere pisuaren arabera kategoriak banatu eta hauek errespetatzea borrokarako.

Eskularru txikiak eta behatzetan zulodunak erabili behar dira ukabila eta behatzetako hezurrak babesteko. Nahiz eta borrokalari batzuek ukabilak ondo prestatuak izan, beste batzuek ez, bereziki menderatze teknikak erabiltzen zituztenak. Eskularruek eskuak ebaki eta hausturetatik babesten dituzte. Hortzak babesteko ahoko babesa ere erabiltzen hasi zen.

Denbora ere mugatua da lurreko borroka luzeegiak egon ez daitezen. Gainera, mugarik gabeko lehen lehiaketek asko zailtzen zuten hauen retransmisioa. Gainera "stand up" teknikak epaileari aukera ematen dio borrokalariak lurretik altsatzeko honek lurrean atseden hartzen edo ezer egin gabe daudela kontsideratzen badu. Zenbait kategoria eta enpresatan derrigorrezkoa da burua babesteko kaskoa erabiltzea baita boxeoko eskularruak erabiltzea ere.


BORROKA GUNEAK

Hasieran desberdinak ziren arte martzial mistoak egiteko erabiltzen ziren plataformak, zeinetan koltxonetak, tatamiak edota boxeoko eta borroka libreko ring-ak aurkitu genitzakeen. Lurrean bertan ere praktikatze zen.


UFC oktagonoa erabilzen hasi zen, oktagono formako ring-a, alambrada batekin itxia dagoena. Borrokalariak alde batean dagoen ate batetik sartzen dira eta bi dira asalto artean atseden hartzeko ixikinak. Eraztun forma duen egitura da, 69 metro karratu dituen, 9,7 metroko diametroa eta 1.82 ko altuera. Erredurarik ez egoteko hesiak babestua dago. Lurrean 2,5 cm ko kltxoneta bat dago oktagono osoan zehar.

John Milius, Rorion Gracie eta Art Davie izan ziren okragonoa diseñatu eta sortu zutenak, UFC ren lehen lehiaketarako: munduko zortzi borrokalari garrantzitsuenek elkarren aurka borrokatu zuten.

Sortzaileek esan zuten oktagonoa egokiagoa dela inork ihes egin ez dezan eta borroka estilo bar bestea baino hobea izan ez dadin.

ANTOLATZAILEAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

AEB[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ultimate Fighting Championship1993-gaur egun
  • Bellator MMA2008-gaur egun
  • Invicta Fighting Championships2012-gaur egun
  • Professional Fighters League2012-gaur egun
  • Legacy Fighting Alliance 2017-gaur egun
  • King of the Cage1998-gaur egun
  • Cage Fury Fighting Championships2006-gaur egun
  • Titan Fighting Championships2005-gaur egun
  • CES MMA2010-gaur egun
  • Strikeforce2006-2013
  • World Extreme Cagefighting2001-2010
  • Elite Xtreme Combat 2006-2008
  • Affliction Entertainment2008-2009
  • International Fight League2006-2008
  • Shark Fights2008-2011
  • Palace Fighting Championship2007-2009
  • World Fighting Alliance 2001-2006
  • ProElite 2006-gaur egun

Japonia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Pancrase 1993-gaur egun
  • DREAM 2008-2013
  • PRIDE Fighting Championships1997-2007
  • HERO'S 2005-2008
  • World Victory Road 2007-2011
  • Shooto 1985-gaur egun
  • Jewels 2008-gaur egun
  • DEEP 2001-gaur egun
  • Fighting Network RINGS 1991-gaur egun
  • ZST 2002-gaur egun

Amerika Latina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • LUX FIGHT LEAGUE Mexiko 1991-gaur egun
  • ULTIMATE COMBAT CHALLENGEUCC -Panama
  • SHOW FIGHTING ENTERPRISEQUITO-EKUADOR 2013-gaur egun
  • Jungle Fight2003-gaur egun
  • Master Fighters Championship - MFC Chile 2008-gaur egun
  • International Vale Tudo Championship1997-2003
  • World Vale Tudo Championship1996-2002
  • Xtreme Fighters Latino 2008-2011
  • SFC Striker2012-gaur egun
  • IFC Colombia
  • UGP Ultimo Guerrero en Pie Colombia 2012-gaur egun
  • Venezuela Top Team
  • CRF Shows Costa Rica
  • IFMMA Bolivia - Santa Cruz2013-gaur egun
  • Budo Torii Dojo-Team •Venezuela°∆

Europa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Cage Rage Championships2002-2008
  • It's Showtime1998-2012
  • M-1 Global1997-gaur egun
  • BAMMA2009-gaur egun
  • MMA Raju2009-gaur egun
  • Konfrontacja Sztuk Walki2004-gaur egun
  • Respect Fighting Championship2009-gaur egun
  • KO Arena2003-2007
  • Cage Warriors2001-gaur egun
  • Ultimate Challenge MMA2008-gaur egun

Asia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • ONE Championship2011-gaur egun
  • Super Fight League2012-gaur egun
  • Legend Fighting Championship2009-2013
  • URCC2002-gaur egun
  • Israel Fighting Championship1998-2010
  • Ranik Ultimate Fighting Federation2007-gaur egun

ERREFERENTZIAK

  1. ALBALADEJO MAYORDOMO, TOMÁS. (2014). «Historia en novela: El 19 de marzo y el 2 de mayo de Benito Pérez Galdós» El Poder de la Historia. VOL II: Huella y legado de Javier Donézar Díez de Ulzurrun (UAM Ediciones): 441–452. ISBN 9788483444184. (Noiz kontsultatua: 2019-04-08).
  2. Trembow, Ivan (1 de marzo de 2007). «UFC PPV Revenue Tops $200 Million in 2006». MMA Weekly (en inglés). Archivado desde el original el 22 de mayo de 2007. Consultado el 18 de marzo de 2007.
  3. Incidencia de parto pretérmino en adolescentes de 12 a 17 años en el hospital Matilde Hidalgo de Procel en el periodo mayo 2017 hasta enero 2018.  doi:10.26820/reciamuc/2.2.2018.332-344. (Noiz kontsultatua: 2019-04-09).
  4. ALBALADEJO MAYORDOMO, TOMÁS. (2014). «Historia en novela: El 19 de marzo y el 2 de mayo de Benito Pérez Galdós» El Poder de la Historia. VOL II: Huella y legado de Javier Donézar Díez de Ulzurrun (UAM Ediciones): 441–452. ISBN 9788483444184. (Noiz kontsultatua: 2019-04-09).
  5. Rosa, Vítor. (2012-07-19). «Las artes marciales y los deportes de combate en números: una mirada exploratoria sobre los datos numéricos o estadísticos en Portugal» Revista de Artes Marciales Asiáticas 3 (2): 38.  doi:10.18002/rama.v3i2.360. ISSN 2174-0747. (Noiz kontsultatua: 2019-04-09).