Lankide:Arrizen10/Proba orria

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Igela arrautza ernalduen artean.

Ugalketa prozesu biologiko bat da, non organismo biziengandik banako bizi berriak sortzen diren. Biziaren oinarrizko prozesua da, organismo oro ugalketaren emaitza baita. Ugalketa metodo ezagunak bi taldetan banatzen dira: sexuduna eta sexugabea.

Sexugabekoak, banako bat bakarrik ugaldu daiteke espezie bereko beste banakorik gabe. Adibidez, bakteria baten banaketa bi zelulatan sexugabeko ugalketa mota bat da. Baina sexugabeko ugalketa ez da zelulabakarretara mugatzen, landareen gehiengoak sexugabe ugaltzeko aukera ere baitute.

Sexu ugalketak bi banako edo gametoren arteko harremana behar du, sexu bakoitzekoa.

Sexugabeko ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Banako berriak guraso bakar batetik sortzen da eta zatiketa mitotikoarekin lotuta dago. Ez da zatiketa meiotikoa gauzatzen, eta ondorioaz, ez dira gametoak sortzen. 3 moduz egin ahal da: zatiketa, banaketa edo gemazioa.

  • Zatiketa: gurasoaren atal bat edo gorputz osoa bi zati edo gehiagotan banatzen da. Honela zati bakoitzak banako oso bat sortzeko gaitasuna du; nahiz gurasoa, nahiz ondorengoak informazio genetiko berdina edukita. Horren ondorioz, banako guztien artean ez dago inongo desberdintasunik, mutazioek gauzatutakoak izan ezik. Adibide moduan, bakterio eta beste organismo prokariotikoak daude. Animalia erreinuan ere zatiketa bidezko ugalketa ageri da; Planaria generoko banakoak bezala.
  • Gemazioa: gemak eratzean oinarritzen dira. Ugalketa mota honetan, zatiketa mitotikoa era asimetrikoan gauzatzen; eta horren ondorioz, sortzen diren bi zeluletatik, bata bestea baino handiagoa da. Adibidetzat Saccharomyces cerevisiae legamia daukagu.

Sexu ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Sexu ugalketa»

Sexu ugalketa animalietan ohikoena da. Bi izaki bizidun behar dira norbanako berria sortzeko. Sexu zelula espezializatuen edo gametoen partaidetzarekin egiten da. Gameto horiek zatiketa meiotikoaren bidez sortzen dira, eta hauek batzean, zigotoa eratzen da. Gametoak haploideak dira eta zigotoa, berriz, diploidea.

Gameto bakoitza guraso bakarretik dator, eta horrela, bi guraso beharrezkoak dira ugalketa sexuala gauzatzeko, bai sexu desberdinak izanik, bai sexu berekoak izanik (hermafroditismoa)......

Animalien artean hiru talde bereiz daitezke:

  1. Bibiparoa: Barne ernalketaren bidez gauzatzen da, eta enbrioia amaren barruan garatzen da jaio aurretik, honek enbrioiak behar dituen sustantziak emanez. Ugaztun gehienetan ageri da, gizakiak besteak beste.
  2. Obobibiparoa: Barne ernalketaren bidez gauzatzen da, eta enbrioia arrautza baten barruan babesten da amaren gorputzaren barruan, honekin sustantziak trukatu gabe. Enbrioia, beraz, amaren sabelean dagoen arrautza baten barruan garatzen da, eta norbanako berria erabat eratzean, arrautzetik ateratzen da. Irteera hau amaren sabelean edo arrautza amatik ateratzean gerta daiteke. Animalia erreinuan marrazoek eta sugeek erabiltzen dute ugalketa sexual mota hau.
  3. Obiparoa: Barne ernalketa edo kanpo ernalketaren bidez gauza daiteke, baina bi kasuetan enbrioia arrautza baten barruan garatzen da. kasu honetan ere, ez dago inolako sustantzia trukerik amaren eta enbrioiaren artean; baian azken hau ez da amaren sabelean garatzen, kanpoan baizik. Anfibio, arrain eta hegaztietan ageri da ugalketa mota hau.

Giza ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zigoto deritzon obulu edo arrautzaren ernalketaren ostean, banaketa mitotiko ezberdinak aurkezten dira, enbrioiaren eraketa gauzatzea laguntzen dutenak. Enbrioi honek, 3 hazi-geruza ezberdin aurkezten ditu, ektodermo, endodermo eta mesodermo deiturikoak. 3 orri-enbrionario hauetatik gorputzaren organoak sortzen hasiko dira.

Ikus gainera: Ugal-aparatua


Sexu bereko ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, garapenerako biologoei esker sexu bereko ugalketa nabarmen erraztu da.

2004an, gene ezberdin batzuen funtzioa aldatuz, japoniar zientzialariek arratoi biren obuluak elkartu zituzten arratoi alaba lortzeko. Horretaz aparte, 2018. urtean txinatar zientzialariek ere bi arratoi obuluetatik 29 sagu-alaba lortu zituzten. Ikerkuntza honetan, bi arratoi-eme artean arrakasta lortu zen baina arren kasuan ez ziren ondorengorik lortu.

Giza enbrioia