2006. urtean izan nuen wikipediaren berri eta hasieratik egin zitzaidan erakargarri, euskaraz landutako gaiei eskaintzen zien aukerak oso anitz eta zabalak zirela iruditu baizitzaidan.
Artikuluak sortzerako garaian ez dut gai konkretu bat aukeratu eta jorratzen, momentuan interesgarria iruditzen zaidan gaia edo artikulua lantzen dut.
Wikipedian ahalik eta jende gehienak parte hartzea gustatuko litzaidake; guztiek, nire iritziz, Wikipediak bete beharko lituzkeen baldintzak lortzea amesten baitut, betiere euskaraz:
Datu-base fidagarri eta eguneratua, beste hizkuntzetara jotzea eskatzen ez duena.
Edozein gairen gainean informazioa lortzeko gunea, baita informazio hori zabaltzeko lotura egokiak ere.