Lankide:Estirenlagunak4

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ja Morant[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Audio-Testua

Temetrius Jamel "Ja" Morant (Dalzell, Hego Carolina, 1999ko abuztuaren 10ean) Memphis Grizzlies-en jolasten duen saskibaloi jokalari Estatubatuarra da. 1.88 metroko altuera dauka eta joko-antolatzaile bezala jolasten du.

Bere familia aipatuko bagenuke, Morantek ahizpa txiki bat du, Teniya, saskibaloian berarekin jolasten hazi zena, eta Dalzellen Hillcrest Middle School institutuan jokatzen duena.

Oso gaztetatik nabarmendu zen saskibaloiaren alorrean. Bere estatuko jokalaririk onenetarikoen artean egotea lortu zuen Crestwood-ko Sumter institutoan zegoenean. Ondoren, Murray State-era joan zenean, bertako jokalari hoberenetarikoa izatea lortu zuen eta bere lehen urtean, bost jokalari hoberenen artean egotea lortu zuelako. 2018-2019 denboraldian, Ohiora joan zen eta bertan Txapelketako (NCAA) asistentzia gehien lortu zuen jokalaria izan zen. Gainera, denboraldi oso batean zehar “triple doble” bateko bataz bestekoa egiten historiako lehen jokalaria izan zen.

Ja Morant-en ekarpen nagusiei begiratzen baldin badiogu, Memphis-en egin zuen hirugarren denboraldian, 2021eko abenduaren 29an, Los Angeles Lakersen aurka, 41 puntu lortu zituen. Bere ibilbidean zehar, 40 puntu baino gehiago lortu zituen hirugarren aldia izan zen, eta frankiziaren historian kopuru horretara hiru aldiz iritsi zen lehen jokalaria izan zen. Astea amaitzean, Mendebaldeko Konferentziako aste horretako jokalaririk onena izendatu zuten, eta bere ibilbidean zehar, sari hori jasotzen zuen lehen aldia izan zen. Aste bete geroago, berriz ere aukeratu zuten sari horrekin, 25 puntu lortu bait zituen eta 5 garaipen pilatu 5 partidatan lortu zituelako. Urtarrilaren 26an, 41 puntu sartu zituen Utah Jazzen aurka ere. Urtarrilaren 27an, 2022ko NBAko All-Star Gamean parte hartuko zuela iragarri zuten, eta partida hauetan bere ibilbideko lehen parte-hartzea izan zen.

Lan kontratu bezala, 2019ko maiatzaren 28an, Ja Morantek iragarri zuen Nike marka estatubatuarra jantziko zuela hurrengo 4 urteetan, bere “Rookie” kontratuaren iraupena, guztira 39,5 milioi dolar ordainduta. Bere lehen denboraldiaren amaieran NBAko urteko Rookie izendatu zuten.

Ja Morant > Informazioa, Biografia, Fitxategi, Historia. (s. f.). WIKIDAT. https://es.wikidat.com/info/ja-morant