Lankide:Gorkabasa02/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea


Ahabia landare bat da. Europako, Ipar Amerikako eta Asiako iparraldean aurkitu daiteke, mendietako ohianpeetan edota lurzoru azidoetan besteak beste.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landare hau, lau zatitan banatuta dago: zuhaixka, hostoak, loreak eta fruitua

Ahabiaren zuhaixka
  • Zuhaixka: hostoerrorkorra da, adar berdeduna eta gehienez, metro bateko altuera hartzen du.
  • Hostoak: obalatuak dira, txandakatuak, berde argiak edo horixkak eta ertzak horzdunak ditu.
  • Loreak: txikiak dira, berde arrosaxkak eta bost petaloz osatuak.
  • Fruitua: baia urdin iluna eta zapore gazi-gozokoa.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ahabiaren kokapena

Ahabia, klima epeletan aurki dezakegu. Klima hauek, ozeanikoa eta kontinetalak dira, lehen esan bezala, Europan zehar, Ipar Ameriketan eta Asiako iparrraldean aurkitu dezakegunak. Lurzoru biguna eta materia organiko handiarekin behar dute, non hezetasun maila altua den, baina ez gehiegizkoa. Temperatura aldaketak ez zaie inolako eragozpenik eragiten, baina -5ºC ko temperaturak jasanez gero, loreak kaltetuak izan daitezke.[1]

Fruitua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   

Oso erabilkorrak dira pisua galtzeko dietetan, mantenugai asko dituen jakia delako.

Fruitu hau, mila urtez erabilia izan da Europako osasun-zientzian. Oso erabilgarria da hesteetako gaitzei aurre egiteko; hala ere, badaude eraginkorragoak diren beste sendagai batzuk. Horrez gain, fruitu honekin hainbat jaki goxo egin daitezke, tarta edo gozokiak adibidez.[2]

Fruitu honen barruan bi mota desberdin daude; ahabi europearra eta ahabi amerikarra. Berdintsuak dira bata bestearekiko, horregatik, oso erraza da elkar nahastea. Baina, badaude hainbat bereizgarri biak desberdintzeko:

Ahabi europearra
  • Europearra naturan ikusi dezakegu, amerikarra, berriz, nekazaritzan ekoizten da eta errazagoa da supermerkatuetan aurkitzeko.
  • Sukaldatzeko orduan, europearra zapore indarsuagoa dauka amerikarra baino.
  • Europearraren zukua gorria da, nahiz eta urdin bihurtzen den denbora igaro ahala; amerikarrarena, aldiz, zuria edota gardena da.[3]

Gehiago jakiteko[aldatu | aldatu iturburu kodea]

https://www.lavanguardia.com/comer/materia-prima/20180710/45783544503/arandanos-frutas-propiedades-beneficios-valor-nutricional.html

Esteka honetan, ahabiaren onurak aipatzen dira, pertsonak eguneroko bizitzan elikagai osagarri bat bezala gehitzeko.

https://www.mapa.gob.es/app/MaterialVegetal/fichaMaterialVegetal.aspx?idFicha=1173

Honetan, ahabia landatu nahi izanez gero jarraitu behar ditugun pausuak aipatzen dira.

https://www.infoagro.com/documentos/el_cultivo_del_arandano.asp

Hemen, ahabaiaren azalpen sakon bat ikus daiteke.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «[Material vegetal - Ministerio - magrama.gob.es»] www.mapa.gob.es (Noiz kontsultatua: 2021-03-29).
  2. (Gaztelaniaz) ékolo. (2020-07-14). «Beneficios de consumir arándanos. 7 formas diferentes de consumo.» ékolo (Noiz kontsultatua: 2021-03-29).
  3. (Ingelesez) Vaccinium myrtillus. 2021-03-17 (Noiz kontsultatua: 2021-03-29).