Edukira joan

Lankide:IanireSenperena/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kakalardoak (Coleoptera ordena) 375.000 espezie dituen intsektu ordena bat da. Animalia erreinuan dagoen ordenarik handiena da. Kakalardo izena koleopteroen sinonimo gisa erabiltzen den arren, espezie askok izen propioa, hala nola gorgoiak, karkomak, barrenatxoak, mariquitak, sanjuaneroak, olioneroak, karroiak, oreina hegalariak, ipurtargiak (Venezuelan), caculos (Puerto Rico), etab.


Euskaraz kakalardo izendapenaz gain, beste hauek ere erabiltzen dira: kakarraldo, kotxorro, arkulo edo arkamele.


Koleopteroek aniztasun morfologiko handia dute, eta edozein habitat okupatzen dute, ur gezakoak barne, nahiz eta oso gutxi dauden itsas inguruneetan. Koleoptero gehienak belarjaleak dira, eta espezie asko laboreen izurriteak izan daitezke. Larbek eragiten dituzte nekazaritza- eta baso-kalte gehienak.


Koleoptero gehienek hegan egin dezakete, baina gutxik lortzen dute beste talde batzuen trebetasuna, hala nola euliena, eta espezie askok hegan egiten dute ezinbestean.


  • Ugalketa

Koleopteroak ia beti modu sexualean ugaltzen dira. Emeek feromonak askatzen dituzte edo soinuak igortzen dituzte arrak erakartzeko. Segizio labur baten ondoren, arrak emearen bizkarraldean gora egiten duen estalketa gertatzen da. Ondoren, emeak arrautzak uzteko substratu egokia bilatzen du eta etorkizuneko larbek hazteko baldintzarik onenak aurki ditzaten prestatzen du.


Kakalardoen taldeko espezieek metamorfosi konplexua burutzen dute, hau da, arraultzetik larba itxuran irteten dira, eta pupa fase bat iragan behar dute helduarora heltzeko.


  • Morfologia

Aurreko hegoak oso gogorrak dira eta elitro izena ematen zaie. Hauek sortzen duten oskolaz toraxaren atzealdea babesten dute, baita bigarren hego parea eta abdomena ere. Kakarraldo gehienek hegaz egin dezakete, baina oso gutxi dira gai euliek bezain ondo egiteko eta hegaldia bakarrik behar-beharrezkoa denean erabiltzen dute.


Burua:

  • Oro har, prognato motakoa izan ohi da; josturek mugatutako zenbait zati ditu, eta kapsula zefaliko izeneko multzo solido bat osatzen dute.
  • Begi konposatuak dituzte.
  • Buruaren alboetan forma eta luzeran  oso aldakorrak diren antenak dituzte.
  • Ahoa, masailezurrak, maxilak eta ezpainek osatzen dute


Toraxa:

Bost segmentuz osatua dago

  • Protoraxa intsektu-ordena gehienetan ez bezala, non txikia eta mesotoraxari estuki lotua joan ohi den, oso garatua dago.
  • Mesotoraxa eta metatoraxa fusionatuta daude, eta haren alde dortsala (mesonotoa eta metanotoa) elitroen azpian ezkutatuta dago. Mesotoraxarena den eskuteloa ia beti ikus daiteke.
  • Litroak. Aurreko hego mesotorazikoak edo hegalak, aldaketa morfologiko bat jasan ostean litroetan eraldatu dira, gogortuz, zurrunduz, tolesteko aukerarik gabe. Atzeko hegoak eta abdomena partzialki edo erabat estaltzen dituzte, eta ia beti erdiko lerroan biltzen dira, jostura zuzen bat osatuz.
  • Hegoak. Atzealdeko hegoak garatuta daudenean, mintzezkoak dira, luzetara tolestuak eta ia beti zeharka tolestuak, eta hegaldian propultsioaren erantzule bakarrak dira.
  • Hankak. Sabelaldean dauden barrunbeetan gordetzen dira. Sei zatiz osaturik daude: coxa, trokanterra, femurra, tibia eta tarsoa.

Sabela:

Abdomenak, normalean, hamar segmentu ditu arretan eta bederatzi emeetan.


  • Bizilekua:

Coleopteraren barruan dibertsitate morfologiko handia dago. Kakarraldoak ia edozein lekutan bizi daitezke, baita ur gezatan ere, nahiz eta ingurune itsastarretan oso gutxi diren. Coleoptera gehienak belarjaleak dira eta espezie asko izurritea izan daitezke landatutako eremuetan.


  • Elikadura:

Espezieen artean elikadura ohitura ezberdin anitz diren arren, kakalardo gehienek mastekatzaile motako aho-aparatua dute. Elikadurari dagokionez, kakalardoen artean badira belarjaleak (hostoak, haziak, sustraiak, zura, polena... jaten dituztenak), koprofagoak (gorotzez elikatzen direnak), haragijaleak (ehiztari eta sarraskijaleak), onddojaleak…