Lankide:Inakimoreno01/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pasahitza, The GTK+ Team

Pasahitza zerbitzu digital baterako sarbidea ahalbidetzeko balio duen letren, zenbakien eta sinboloen konbinazioa da. Zerbitzu hau erabili behar duenak bakarrik ezagutu behar du, beste edozeinentzat sekretua izan behar baitu. Erabiltzaile-izen bakoitzak pasahitz bat izaten du, beraz biak lotuta daude.

Gogoratzeko errazak, asmatzeko zailak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pasahitz on bat zuk gogoratzeko erraza izan behar du, baina beste edonork asmatzeko ezinezkoa.

Sendotasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pasahitz bat sendoa izateko letra larriak, xeheak eta karaktere edo sinbolo bereziak izan behar ditu(adibidez, #, @, _ edo !). Gainera, 8 eta 10 karaktere izan behar ditu gutxienez. Bestalde, ez da asmatzeko erraza izan behar, beraz 1234, admin edo zuri buruzko datu publikoak (jaiotze data, adibidez)saihestu behar dira.

Pasahitza duten zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zerbitzu askoko erabiltzailea baimentzeko pasahitza eskatzen dituzte: adibidez, posta elektroniko kontuak, telefono mugikorrak, sistema eragileak eta abar.

Baimentzeko prozesua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pasahitza zerbitzu batera sartzeko erabiltzen denean, sistemako fitxategi batean gorde behar da. Modurik sinpleena testu fitxategi batean gordetzea da. Orokorrean, ordea, ez da horrela egiten eta pasahitzari zifratze funtzio bat (baimendutako pertsonek bakarrik izan ezik beste guztientzako mezu bateko datuak ulergaitzak egiteko algoritmoa da) aplikatzen zaio fitxategian gordetzeko garaian.

Erabiltzaile bat sartu behar denean, pasahitzari zifratze funtzio bera aplikatzen zaio eta fitxategian dagoenarekin konparatzen da: erabiltzailea eta pasahitza fitxategian daudenekin bat badatoz, sisteman sartzeko baimena ematen da.