Lankide:InmaGwiki/Lurdes Lekuona Laburu

Wikipedia, Entziklopedia askea

Lurdes Lekuona Laburu (Vitoria-Gasteiz, 1958ko otsailaren 4a) Arabako Zalduendo herriko alkatea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geografia eta Historian lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). AEKn (Euskalduntze eta Alfabetatze Koordinatzailea) irakasle izan da eta 1990etik 2021era Arartekoan lan egin zuen. 2021eko ekainetik erretiroa hartuta dago. Gazte-gaztetatik egon da Gasteizko Adurtza auzoko bizilagunen mugimenduan inplikatuta, eta azken 30 urteetan Zalduondoko mugimendu kultural eta sozialetan murgildu da.[1]

Elkarte-ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1995 eta 2009 artean hainbat guraso-elkartetako kide izan zen, eta 2005etik 2009ra Denon Eskolako (Arabako Eskola Publikoko Guraso Elkarteen Federazioa) lehendakaria izan zen.[2] Geu Elkarteko[3] kide izan zen, eta Zalduondoko Marisoro euskara taldean parte hartu zuen. Gainera, Zalduondoko Kultur Elkarteko Batzordeko kide da 1996az geroztik. Batzorde horrek, besteak beste, Zalduondoko Etnografia Museoa kudeatzen du [4] eta Arabako Landa Inauterien Kultur Elkartetik (AHIK) Arabako landa-inauteriak ikusarazten eta balioan jartzen lagundu du, 2015ean Euskadin ondare immaterial gisa katalogatutako lehen adierazpena baita.[4][1][5][6][7]

Ibilbide politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

EH Bilduren oinarriek Lekuonarengan jarri zuten konfiantza Zalduondoren hautagaitzaren zerrendaburu izateko 2023 udal-hauteskundeetan[1][8]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpoko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

[[Kategoria:Arabarrak]] [[Kategoria:Gazteiztarrak]] [[Kategoria:Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak]]