Lankide:MaialenHuarte/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Proantozianidinak edo tanino kondentsatuak, flabonoide loturaz konposatutako egitura polimerikoak dira. Proantozianidina oligomeriko eta polimerikoak landare erreinuan aurki daitezke, fruta eta baiatan, hazi, lore eta hostoetan. Tea, kafea, txokolatea, ardo beltza, mahatsaren azal eta haziaren ehundura, kolore eta zapore idorgarri eta mingotsaren arduradunak dira neurri handi batean.

Mahats haziaren estraktua, proantozianidina iturri nagusia da. Hauek katekina, epikatekina eta azido galikoaren esterez (flabonoide motak) osatutako dimero, trimero eta tetrameroak dira.