Lankide:Neveera/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

PARTENOIKO MARMOLAK

Partenoiko marmolak Londreseko Museo Britainiarrean

Partenoiko marmolak, izenak jakitera ematen duen moduan marmolezko eskultura talde bat dira, behin Atenasko partenoiaren goikaldea apaintzen zutenak. Euren inguruan polemika bizia dago pil pilean,hauek espoliatuak eta Londreseko Museo Britainiarrera eraman izan zirenez, batzuen ustetan beraien aberrira itzuli beharko luketeelako, besteen aburuz dauden lekuan gelditzeko beharra duten bitartean[1]. Gaur egun, eskultura multzo hau zuri ikusten dugun arren, hauetako batzuk sortzez polikromatuak ziren, baina denborak haien kolorea kendu eta zuri bilutzi batean utzi dituzte.

Marmola izatez arroka metamorfiko bat da, presio eta tenperatura altuetan jarritako haitzek kristalizazio gradu altu bat lortzen dutelarik[2]. Beraren osagai nagusiak karbonato kloruroa (%90ean) da, CaCO3, baina naiz eta hau ia neurrigabeki gailendu beste osagaiengain, hauek izango dira hainbatean, kolorean eta ezaugarri fisikoetan zeresana izango dutena. %10 hori osatzen duten lehengaiak hurrengoak izango dira: wallstonita, grafitoa, klorita, talkoa, mika, kuartzoa, pirita edo koridona, granatea eta zirkonita bezalako harri bitxiak [3].

Partenoiko marmolezko eskultura talde bat Londreseko Museo Britainiarrean

Marmolak abrasio prozesu baten bidez lortzen su distira natural bat, zeinak ez duen berniza bezalako beste gehigarriren beharrik dirdira egiteko. Batzuetan, batez ere geruza meheetan dagoenean batez ere, gardentasun maila bat lortzen du, eta hainbat koloretan (zurian, marroian, gorrian, berdean, beltzean, grisean, horian eta urdinean)[2] eta hainbat motatan aurki dezakegu:

  • Orbanekin
  • Marretan
  • Era uniformean
  • Azken hiru hauen konbinazioak ere aurki daitezke.[3]

Arroka honen narriadura, edo gaitz nagusia azidoak dira, eferbeszentzia sortzen dutelako. Honen adibiderik nabarmenena euri azidoaz erasotuak izan diren material honetaz eraikitako eskulturak dira. Gogortasunaren aldetik, Mohs-en eskalan 3 bat du[2], eta esan beharrekoa da harri hau gogortasun bereko edo gehiagoko elementu batek besterik ezin duela marrakatu. Dentsitatea ordea aldakorra da, %10 horren araberakoa, baina beti 2,6 eta 2,8ren artean egongo da[2].

  1. (Gaztelaniaz) de 2014, Por: Miguel Ángel García Vega | 28 de agosto. «¿Debe devolver Inglaterra los mármoles del Partenón?» Con arte y sonante (Noiz kontsultatua: 2019-04-20).
  2. a b c d El mármol. .
  3. a b (Gaztelaniaz) Mármol. 2019-03-02 (Noiz kontsultatua: 2019-04-20).