Lankide:Txikillana/Trenque Lauquen

Wikipedia, Entziklopedia askea

Trenque Lauquen Buenos Aires probintziako (Argentina) partidu homonimoaren hiri nagusia da.

Almafuerte etxea
901 Haurtzaindegia

Kokalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trenque Lauquen hiria Buenos Aires probintziaren mendebaldean dago, Buenos Airesetik 445 km-tara, eta La Pampa probintziatik 80 km-tara. Pampa Hezea deritzon lurraldean dago, eta 5500 Km2tako azalera du.

Biztanlegoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019an 36,000 biztanle baino gehiago zituen; hau da, 2010eko erroldan baino %7,6 gehiago [erreferentzia behar][1]

Bestelako jakingarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ñanco Lauquen Aerodromoa (HEZINE: SAET): hiriaren mendebaldean 4 kmtara.

2022 urtean Laura Citarellak "Trenque Lauquen" izeneko fima errodatu zuen herrian.

Toponimia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mapudungun hizkuntzan, trenqué lauquén hitzek "aintzira biribila" edo "loroen aintzira" esan nahi dute.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiria XIX. mende amaieran sortu zen, kreoleek bultzatutakoBasamortuaren Konkista militarraren baitan; zehazki, Aldolfo Alsina Argentinako Gerrako eta Itsas Armadako ministroak 1876an agindutako kanpainan. Conrado Excelso Villegas koronelaren agindupean, tropek Ancaló-tik (gaur egungo General Pinto) aurrera egin zuen, Trenque Lauquen izeneko aintzirara iritsiz. Lehen asentamendua apirilaren 12an ezarri zen, bertan Iparraldeko Dibisioaren eragiketa-zentroa finkatuz, eta Mugako Komandantzia eraikiz (eraikina oraindik ere Udal Jauregiaren lurretan dago, eta Ondare Historiko Nazionala da 1958tik).

Konkistatutako lurrak mugatzeko Zanja de Alsina deritzon lubakia ireki zen, eta beste herri batzuk sortu ziren: Guaminí, Puan eta Carhué. Trenque Lauquen, orduan, armada argentinarraren aurrerakuntzarako hornidura-gune bihurutu zen, Villegas koronelak Pincén buruzagia harrapatu ostean jarraituko zuen hurrengo kanpainarako.[2]

Lekuari dagokionez, aborigenek erabiltzen zuten. Melchert ingeniariak, okupatutako lurren topografia egin zuenak, hitz hauek jaso zituen bere egunkarian: "...La primera jornada precisa, saliendo de las Tunas a Trenquenlanquen, (laguna redonda) ... Trenquelanquen es indubitablemente uno de los puntos más interesantes e importantes de todo el trayecto recorrido desde las fronteras hasta los toldos de Pincén. Campo bajo con excelentes pastos, contiene una laguna de agua dulce además de noventa y tantos grandes jagüeles situados del lado Oeste al pie de una loma... Trenquenlanquen es, según declaran los indios, uno de los principales puntos de reunión para invadir y paraje donde campan de regreso de la invasión, haciendo aquí la repartición del botín...". Honekin ulertzen da lehendik ere indigenentzat paraje garrantzitsua zela; bertan hiru bidek bat egiten zuten: iparraldekoa, Leuvucó aldetik zihoana (ranquelen lurraldean); mendebaldekoa, Pincén buruzagiaren kanpalekuetara ("tolderías", garaiko hizkeran); eta hegoaldekoa, Salinas Grandes-era (cura indigenen lurraldean). Las Tunas parajearen aldean Trenque Lauquen leku hobea zen, ur hornikuntzarengatik.

Lehen kanpaleku kreolea ezarru osteko egunetan, Trenque Lauquen zaintzarako eta ospitale bezala prestatu zen. Aintziraren inguruko punturik gorenean zazpi metrotako mangrullo bat eraiki zen (egurrezko begiratokia), gaur egunean El Faro eraikina degoen lekuan. Udal Parkean, “Apirilaren 13” gotorleku honen errekreazio historiko bat dago ikusgai.

Herria modu planifikatuan eraiki zen, modu geometriko ortogonal irekian (dama jokoaren estiloan), norma filipinoen arabera: Jordán Wysocki arduratu zen herriko lehen bederatzi etxadiak eraikitzeko lurrak marrazteaz. Ohi bezala, erdiko etxadia enparantza bat egiteko libre utzi zen eta (gaurko San Martin plaza) eta haren bueltako lurrak elizaren eta administrazioaren erabilpenerako erreserbatu ziren.

Lehen arrantxoak Doloreetako Andre Mariaren Elizaren etxadikoak dira. Etxadiak karratu bezala diseinatu ziren, 100 metrotako aldearekin, eta etxandien artean 30 metro utziz, indigenen kontraerasoen aurrean tropak erraz mugitu ahal izateko.

1876ko maiatzaren 29rako, kriolloak aintzira ondoan zuten kanpalekua laga eta lehen eraikinetara aldatu ziren. Ara lurrean zulatutako putzuetatik ateratzen zen; tropak iritsi zirenean indigenek eginiko 104 bat putzu baziren.

1877ko urtarrilean Alsina ministroaren bisita jasio zuten, eta ordurako herria "taxututa zegoela, enparantza ederrarekin, hormaz inguratutako etxadiekin" aipatu zuen.

Artean herritarren ardura nagusia malón izenekoak ziren: indigenek eginiko erasoak, alegia. Beldur hori, neurri handi batean, Pincén kazikearen harrapaketarekin apaldu zen, 1878ko azaroaren 11an.[3] Buruzagia erortzearekin batera, hainbat jauntxo beraien menpekoekin errenditu ziren; arriskutsutzat ez zituzten indigenei zenbait bizileku esleitu zitzaizkien aintzirako dunetan eta arroiletan.

1882an, armadak hiria utzi zuen, konkista kanpainarekin hegoalderantz jarraitzeko. Honek ziurgabetasun juridiko eta administratibo handia ekarri zuen herrian. Trejo komisariordea eskualdeko agintari izendatu zuten, eta bere gain hartu zituen polizia lana. Kolonoek herrian irauteko motibazio nagusia trena ekartzearen promesa izan zen.

Sortu eta bederatzi urtera, 1885eko irailaren 8an, Fabio Dozo bake-epaile lanetan hasi zen. Izendapen horrek esanahi handia izan zuen, Lincoln herriko Bake Epaitegiarekin zuten mendekotasuna eteten baitzuen. Hurrengo urtean lehen bi eskolak hasi ziren funtzionatzen: gizonezkoenak eta emakumezkoenak. Garai hartako ohiko gatazkak bizilagunen artekoak ziren, lur-mugen desadostasunen eta aziendaren arazoengatik. Era berean, lurrak jabe gutxi batzuen esku kontzentratzen hasi ziren, kolono berriak haien menpe egotera behartuz.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. http://www.guiafe.com.ar/municipios/buenosaires/Trenque%20Lauquen-poblacion.php
  2. La leyenda del Cacique Pincen.
  3. Halere, indigenen kontraerasoak ez ziren horrela amaitu: 1900ko hamarkadan, oraindik ere, Manuel Gorosabel Bilbao kolono eibartarren semeak alarma-deiak ("¡Que viene el malón!") eta herritarrak babeslekuan gotortu beharra ohikoak zirela kontatzen zuen (Manuel Gorosabel kom. pers., 1970) eta mota honetako azken eraso garrantzitsua 1919koa da (Lapido, G. y B. Spota: «El último malón, Fortín Yunka, 1919» en revista Todo es Historia, n.º 215, marzo de 1985).

[[Kategoria:1876an sortutako lekuak]] [[Kategoria:Erreferentzia behar duten adierazpenak dauzkaten artikuluak]]