Lankide:ZumaiaLH14/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pitxartxar burubeltza adar batean

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txori honen izena Pitxartxar burubeltza da, eta bere izen zientifikoa Saxicola rubicola. Pitxartxar izen onomatopeikoa da. Katalanek, bitxak deitzen diote eta ingelesek, berriz chat.


Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

13cm neurtzen ditu eta 15 gramo pisatzen ditu. Arrek hiru kolore iza ohi ditu: beltza, zuria eta gorrixka. Emeak, berriz kolore ilunagoak ditu.


Bizitokia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leku irekiak atsegin ditu: zuhaixkadun larreak eta sastrakadun alorreak. Baso ertzetan bizi da, itsas mailatik 1.400 metrotatik gora.


Elikadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zomorroz elikatzen da. Neguan, berriz, elikagai horiek behar bezain ugari izaten ez direla eta, fruitu eta haziak jaten ditu.

Ugalketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Martxo bukaera aldera, arra, 1-2 hektareako lurraldearen mugak txistuka defenditzen hasten da. Apirilatik aurrera, inork ez dion ikusiko toki batean, emeak habia eraikitzen du. Berak txita arre-gorriztaz apainduriko 4-6 arrautza urdin edukitzen ditu. 13-15 egunez zaintzen ditu arrautzak.

Bitxikeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ba al dakizu egun bakar batean 300 joan-etorritik gora egiten dituztela kumeei janaria eramateko?