Lankide eztabaida:Josi

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Ongi etorri, Josi, euskarazko Wikipediara!

Hau zure eztabaida orria da, beste wikilarien mezuak jasotzeko balioko dizuna. Gainera, lankide orria ere baduzu; nahi izanez gero, hor jar ditzakezu zeure datuak, interesak, hitz egiten dituzun hizkuntzak... (zeure lankide orria egiteko informazioa nahi baduzu, ikus orrialde hau). Nahi baduzu ere zure proba orrian idazten has zaitezke.

Lagungarriak izan daitezkeen loturak

Wikipedian laguntzeko modu ugari daude. Horietako batzuk Wikipedian nola lagundu dezakezun argitzen duen orrian bildu ditugu.

Artikulu jakin batez ohar edo iradokizunen bat egiteko, artikulu horren eztabaida orrian idatz dezakezu. Wikipediari buruzko galdera, ohar edo iradokizun orokorra baldin bada, berriz, Wikipediako Txokoa duzu horretarako toki egokiena. Eta hainbat Wikiproiektu ditugu, gai jakin batzuetan parte hartzen lagunduko dizutenak.

Wikilari jakin bati idazteko edo erantzuteko, haren eztabaida orrian idatzi beharko duzu. Bestela, ez zaio mezu bat duela jakinarazteko oharra azalduko, eta agian ez da konturatuko idatzi diozula. Eztabaida orriaren goialdean «Gehitu atala» lotura aurkituko duzu. Hor klik eginez, mezua sortzeko aukera izango duzu. Mesedez, ez zaitez ahaztu mezuaren bukaeran zure erabiltzaile sinadura edo zigilua ezartzeaz; bestela, ezingo dugu jakin nork idatzi duen, nori erantzun behar diogun.


ES: Si no comprende o no sabe escribir en nuestra lengua y desea comunicarse con nosotras y nosotros, por favor, acuda a la Embajada.
FR: Si vous ne comprenez pas ou ne savez pas écrire dans notre langue et souhaitez communiquer avec nous, s'il vous plaît, visitez l'Ambassade.
EN: If you do not understand or you cannot write in our language and you want to tell us something, please visit the Embassy.
DE: Wenn Sie unsere Sprache nicht verstehen oder nicht schreiben können und Sie bei uns mitreden möchten, dann besuchen Sie bitte die Botschaft.
RU: Если Вы не понимаете или не можете писать на нашем языке, но хотите поделиться с нами чем-либо, пожалуйста, посетите наше посольство.

Irudi:Josiaurp.jpg[aldatu iturburu kodea]

Gauon Josi. Eskerrik asko euskarazko wikipedian irudiak igotzeagatik baina oraindik gehiago eskertuko genizuke Josiaurp.jpg irudiaren deskribapen orria beteko bazenu: zein den lizentzia, irudiaren deskribapena... ahal den guztia. Ez baduzu horrela egiten ezabatu egingo da. Eskerrik asko berriz ere. —Barrie(postontzia) 17:59, 2 Urria 2006 (UTC)

Iepa Josi: irudiak igo ditzakezu, ez bakarrik euskarazko wikipedian, commonsen [commons.wikipedia.org], baita ere, handik hartu ditzakezu nahi dituzun irudiak, eta wikipediaren beste proiektuek erabili ditzakete zure irudiak. Adibidez audacityren logoa jadanik dago commonsen, beraz ez duzu euskarazko wikipediara igo beharrik. Lan ona, eta segi horrela: Jonan. azt apr 4 15:38:11 CEST 2007

Aupa Theklan: saiatuko naiz, baina ez dut denbora gehiegi ematen editatzen dudanean forma kontuetan. Kasu pixka bat egingo dizut: tarte lasai bat topatzen dudanean.... Kaixo josi! Ondo legoke artikuluak hitzartutako formatuarekin egitea... begiratu hortik beste filme bateko artikulua eta saiatu kopiatzen estiloa. Aio! -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     10:36, 23 Urria 2007 (UTC)

Mendiko piolet.jpg[aldatu iturburu kodea]

Gauon Josi. Eskerrik asko euskarazko wikipedian irudiak igotzeagatik baina oraindik gehiago eskertuko genizuke Mendiko piolet.jpg irudiaren deskribapen orria beteko bazenu: zein den lizentzia, irudiaren deskribapena... ahal den guztia. Ez baduzu horrela egiten ezabatu egingo da. Eskerrik asko berriz ere. -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     10:25, 3 Azaroa 2007 (UTC)


Aupa Josi. Garapena artikulua sortu duzula ikusita, niri artikulu horretako edukia Giza garapenari dagokiola iruditzen zait. Hala izendatzea proposatu dut, artikuluaren eztabaida orrian. Zer iruditzen? --Orereta (erantzunak) 09:48, 16 Azaroa 2007 (UTC) Ondo deritzot: Garapena sarrera orokor bat izan daiteke (ekonimikoa, heziketarena, ....) eta hortik bideratu Giza Garapenera. Adibidez erderazkoan Desarrollo sarreratik beste kontzeptu batzuetara bideratzen du. Ikus hau: http://es.wikipedia.org/wiki/Desarrollo

Beraz ados hirekin! Js

Formatua dela eta berriro ere[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Josi. Mesedez, artikulu bat sortzerakoan edo beste batena moldatzerakoan saiatu formatu hitzarmenak betetzen. Adibidez, hasieran beti artikuluaren izena agertu behar da letra beltzez. Azpitituluak egiteko ==Azpititulua== erabiltzen da, eta horren azpian egiteko ===Hiru berdin sinbolo=== erabili behar da eta ez letra beltza. Azkenik interwikiak jarri. Hau egiteko [[en:Artikuluaren izena]] jarri (ingelerazko wikipediara lotura egiteko). Honela bot batek besteak jariko ditu... edozein dudarako galdetu! -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     09:27, 17 Abendua 2007 (UTC)

Berez bai, baliteke norbaitek aldatzea, baina euskarazko wikipedian ez gaude jende gehiegirik eta baliteke inork ez egitea lantxo hori. Horregatik, nahiz eta artikulu oso motza egin, bi gauza horiek interesgarriak dira: letra beltzak hasieran eta ingelerazko wikipediarako interwikia. Begiratu nola geratu den VHS, adibidez, aldaketa handirik egin gabe. Ondo segi! -   Theklan    eztabaida    ekarpenak    eposta     09:52, 17 Abendua 2007 (UTC)

Jarri nahi duzun irudia[aldatu iturburu kodea]

Aupa Josi, Der blaue Engel artikuluan jarri nahi duzun kartela ezin da wikipedia honetan jarri, irudia ez delako librea (ikus hemen) eta beraz ez dagoelako Commonsen. Bozketa batean erabaki zen aho batez fair use klausularen pean Copyrightdun irudirik ez onartzea (ingelesezkoan onartzen dira), wikipedia benetan askea mantentzeko. Edozein duda izanez gero, galdetu lasai.--Janfri; bai esan? 09:36, 18 Apirila 2008 (UTC)

Aupa Josi! Ikusi dut azkenaldian zinemari buruz ari zarela artikuluak sortzen. Bi apunte besterik ez: komeni da, zuk sortzen dituzun artikuluen luzera ikusita {{zinema zirriborroa}} txantiloia jartzea, gero jakiteko zeintzuk diren zinema zirriborroak beranduago norbaitek osatu nahi baditu. Bigarrenik, esatea Kategoria:Zinema oso kategoria zabala dela, eta badaudela azpikategoriak (filmak urtearen arabera ordenatuak, zinema zuzendariak...) mesedez, jar itzazu artikuluak dagokion azpikategorian, geroago gauzak errazago topatu eta Zinema kategoria pila bat artikuluz ez saturatzeko. Dudarik izanez gero, galdetu lasai. Ondo ibili.--Janfri; bai esan? 11:26, 25 Apirila 2008 (UTC)

Janfri: saiatu naizbaina.... esaidazu emaitza apuntatzen zenuena ote den, bale? http://eu.wikipedia.org/wiki/F.W._Murnau http://eu.wikipedia.org/wiki/Fausto Zure ekarpenaren zai.... Laster arte! Josi

Hello Dear Josi, Will you start this article in your language? Thank you very much. Anne

Har ezazu parte Wikimedia 2030 Estrategiaren eztabaidan[aldatu iturburu kodea]

eu

16 urtez Wikilariok lan egin dugu, elkarrekin, gizateriaren historian eraiki den jakintza librearen iturririk handiena eraikitzeko. Gaur egun webgune talde bat baino zerbait gehiago gara. Mugimendu bat gara, baloreekin eta helburu indartsu batekin: mundu bat non gizaki bakoitzak, libreki, jakintza guztiaren batura parteka dezakeen.

Mugimendu gisa eztabaida bat hasi dugu etorkizuneko munduan Wikimediak izan behar duen paperari buruz. Eztabaidan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

Honako hau da erantzun nahi dugun galdera handia:

Zer da mugimendu gisa
lortu edo eraiki nahi duguna hurrengo 15 urteotan?
Har ezazu parte eztabaidan

Mezu hau jaso duzu azken 30 egunotan aldaketaren bat egin duzulako Wikipedian. Edozein galdera baduzu, idatzi Theklan lankideari. -MediaWiki message delivery (eztabaida) 20:35, 19 martxoa 2017 (UTC)

Ikastaroan bat egin[aldatu iturburu kodea]

San Ignazioan garatzen ari den eztabaidan zurekin topatzea gustatu zait pilo bat :)

Nork bidali dizu?[aldatu iturburu kodea]

--Marisaob (eztabaida) 09:00, 27 maiatza 2017 (UTC)

Aupahi, Kauen Sotz, hi bizi haiz hi

Ea heltzen zaizun hau--Muñatsalde (eztabaida) 09:50, 27 maiatza 2017 (UTC)

Share your experience and feedback as a Wikimedian in this global survey[aldatu iturburu kodea]

WMF Surveys, 18:40, 29 martxoa 2018 (UTC)

Reminder: Share your feedback in this Wikimedia survey[aldatu iturburu kodea]

WMF Surveys, 01:38, 13 apirila 2018 (UTC)

Your feedback matters: Final reminder to take the global Wikimedia survey[aldatu iturburu kodea]

WMF Surveys, 00:47, 20 apirila 2018 (UTC)

Ezabatze eskakizunak[aldatu iturburu kodea]

Aupa Josi: orri bat ezabatzea eskatzeko {{ezabatu}} txantiloia erabili dezakezu. Edozein zalantza galdetu lasai. Ondo izan, -Lainobeltz (eztabaida) 19:44, 11 maiatza 2021 (CEST)[Erantzun]

WikiEmakumeok DOnKumentala[aldatu iturburu kodea]

Datorren azaroaren 14an WikiEmakumeok elkartearen genealogia posibleetako bat kontatzen duen dokumentala estreinatuko dugu.

Esteka honetan, mundu mailako estreinaldiaren informazio guztia. Estreinaldiaren ondoren, dokumentalerako esteka bit.ly/wikiemakumeok helbidean egongo da.

Eskerrik asko proiektu honen parte izateagatik!

-- Mentxuwiki (eztabaida) 09:51, 9 azaroa 2023 (CET)[Erantzun]