Lanmaoa fragrans

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lanmaoa fragrans
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaBoletales
FamiliaBoletaceae
GeneroaLanmaoa
Espeziea Lanmaoa fragrans

Lanmaoa fragrans Boletaceae familiako onddoa da. Espezie honen txapela ganbil eta hemisferiko tartekoa da.[1] Gida batzuetan, jateko ona dela agertzen da.

Sinonimoak: Boletus xanthoporus, Boletus fechtneri.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kapela: 6 eta 12 cm bitarteko diametrokoa. Pulbinatua, errekurbatua,tomentu pixka batekin edo feltro itxura samarrekoa, gero glabroa, ertza beherantz biribilduta. Arre-sepia kolorekoa edo arre iluna.

Tutuak: Horiak, sinuado-libreak.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak

Poroak: Biribilak, horixkak, gero berdexkak; ukitzean urdinera jotzen dute pixka bat.

Hanka: 6 eta 8 cm bitarteko garaierakoa eta 2 eta 4 cm bitarteko lodierakoa. Sabelduna, sarritan fusiformea eta sustrai antzekoekin, horia eta arre-gorrixka oinarrirantz.

Haragia: Horia, batzuetan ukitzean pixka bat berde-urdin kolorea hartzen du. Usain atseginekoa.[2]

Etimologia: Boletus terminoaren etimologia eztabaidagarria da. Fragrans epitetoa latinetik dator, usaintsua, lurrindua, esan nahi duen "fragrans" hitzetik. Usain atsegina duelako.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarria.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Boletus appendiculatus delakoaren oinak ere sustrai antzekoak ditu, baina oin erretikulatua du eta ez du fruta usainik.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean. Hostozabalen basoetan, batez ere arteen basoetan. Taldekoia da, eta puntu beretik hainbat oin ateratzen dira.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Aljeria, Mendebaldeko Ameriketako Estatu Batuak eta Kanada.

Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 34 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 495 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. (Gaztelaniaz) Morales Pulido Juan, Carmona Perate José Julián. (1981). Sociedad Micologica Extremeña, Medalla de Extremadura 2019.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]