Las más macabras de las vidas
Las más macabras de las vidas | |
---|---|
Eskorbuto taldearen Digipack, biniloa | |
Musika mota | Punk |
Hizkuntza | Gaztelera |
Diskoetxea | Buto Eskor |
Las más macabras de las vidas Eskorbuto punk talde Santurtziarraren estudioko bostgarren albuma da, 1988an Buto Eskor zigilu propioaren bidez argitaratua.
Grabaketa eta edukia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Diska bederatzi abestiz osatua dago, gehienak Iosuk konposatutakoak. Kanta gehienak Iosuk abesten ditu, Juanma larriki gaixotu egin baitzen eta ezin izan baitzuen grabaketan parte hartu normalean egiten zuen bezala. Gai triste eta ilunak inoiz baino gehiago agertzen dira lan honetan, bai albumaren azalean eta bai letretan eta melodietan. Las más macabras de las vidas 1988ko apirilaren bukaeran grabatu zen eta urte berdineko maiatzean nahastu eta masterizatu.[1]
3000 ale soilik banatu zituen Buto Eskor dikoetxeak, baina geroago beste diskoetxe batzuek (Ohiuka, Discos Suicidas) CD formatuan berargitaratu zuten, Oihukaren kasuan, lehendabizi edizio normal bat eta geroago digipack edizioa argitaratuz, binilozko formatu originala mantenduz.[2]
Abestiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- "Rock y violencia" - 4:40
- "Pelos largos, caras enfermas" - 5:52
- "Iros a la m..." - 2:27
- "Las más macabras de las vidas" - 3:47
- "Felices días de tu vida" - 2:51
- "Sangre" - 4:40
- "La última pelea" - 2:19
- "Que corra la sangre" - 4:00
- "Cántame una canción" - 1:30[3]
Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Eskorbuto[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Iosu Expósito - Gitarra eta ahotsa
- Juanma Suarez - Baxua eta ahotsa
- Paco Galán - Bateria
Gonbidatu berezia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Aitor Amezaga - Teklatuak
Laguntzaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Mendieta Portugalete - Argazkiak
- Alberto Quintana - Diseinua eta nahasketa
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ «Eskorbuto “Las más macabras de las vidas”» AbainGoardia 2009-12-25 (Noiz kontsultatua: 2018-02-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) Las más macabras de las vidas. 2016-08-17 (Noiz kontsultatua: 2018-02-27).
- ↑ (Ingelesez) «Eskorbuto - Las Mas Macabras De Las Vidas» Discogs (Noiz kontsultatua: 2018-02-27).