Lauren Groff

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lauren Groff

Bizitza
JaiotzaCooperstown (New York)1978ko uztailaren 23a (45 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Hezkuntza
HeziketaWisconsingo Unibertsitatea Madisonen
Amherst College (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta eleberrigilea
Jasotako sariak

laurengroff.com
Twitter: legroff Edit the value on Wikidata

Lauren Groff (Cooperstown, New York, AEB, 1978ko uztailaren 23a) estatubatuar idazlea da.[1][2][3][4][5]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lauren Groffek haurtzaroa eta nerabezaroa jaioterrian eman zituen. Goi-mailako ikasketak Massachusetts-en egin zituen, eta lehen diploma lortu zuen Amherst Collegen. Gero, Wisconsineko Unibertsitatean ikasi zuen, Madisonen, eta Master of Fine Arts lortu zuen fikzioaren espezialitatean.

Idazle ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2008an Los Monstruos de Templeton izeneko lehen eleberria argitaratu zen eta New York Times Best Seller List-en agertu zen. Stephen Kingek goretsi egin zuen eleberria.

Ipuin ugari argitaratu zituen The New Yorker eta The Atlantic Monthly aldizkarietan, besteak beste.

En manos de las furias (Fates and Furies) bere hirugarren eleberria argitaratu ondoren, Lauren Groffek mezu ofizial bat jaso zuen Barack Obamaren eskutik, eta hauxe adierazi zion: "urtean zehar irakurri duen libururik interesgarrienetako bat".[6]

2017an, Lauren Groff bere belaunaldiko nobelagile onenen zerrendan agertu zen.

Florida ipuin-bilduma, 2018an argitaratua, National Book sarietarako izendatu dute.[7]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lan hautatuak:[8]

Nobelak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fikzio laburrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bildumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sariak eta ainztatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2018an argitaratutako Florida ipuin-bilduma, National Book sarietarako izendatua.[7]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Parsons, Lian. (2021-09-13). «Novelist Lauren Groff tells the origin story behind ‘Matrix’» Harvard Gazette (Noiz kontsultatua: 2024-05-09).
  2. ISSN https://www.theguardian.com/books/2021/sep/11/lauren-groff-i-often-get-very-lonely-because-my-job-is-very-lone..
  3. (Gaztelaniaz) Pazos, Anna. (2024-04-02). «‘La tierra más salvaje’, un relato de frontera sin celebraciones testosterónicas» El País (Noiz kontsultatua: 2024-05-09).
  4. (Ingelesez) Harris, Elizabeth A.. (2023-09-09). «How Lauren Groff, One of ‘Our Finest Living Writers,’ Does Her Work» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2024-05-09).
  5. «Lauren Groff» www.goodreads.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-09).
  6. Lauren Groff, la doublé face du bonheur conjugal, lexpress.fr, marzo de 2017
  7. a b Les sélections du National Book Award, livreshebdo.fr
  8. «Books by Lauren Groff (Author of Fates and Furies)» www.goodreads.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-09).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]