Lindsey Jacobellis
Lindsey Jacobellis | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Danbury (Connecticut), 1985eko abuztuaren 19a (38 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Stratton Mountain (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | snowboarderra |
Pisua | 64 kilogramo |
Altuera | 168 zentimetro |
lindseyjacobellis.com | |
|
Jessie Diggins (Danbury (Connecticut), 19985eko abuztuaren 19a) snowboarder estatubatuarra da. 2006ko Olinpiar Jokoetan zilarrezko domina bat eskuratu zuen eta 2022ko Jokoetan bi urrezko[1]. Sei aldiz izan da Munduko txapelduna.
Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2002 eta 2003an urrezko dominak irabazi zituen Gazte mailako munduko txapelketatan eta 2003ko X Jokoetan bi domina eskuratu zituen Aspenen, urrezkoa eta zilarrezkoa. Ordutik aurrera Snowboard cross proban espezializatu zen.
Neguko Olinpiar Jokoetan 2006. urtean egin zuen debuta eta zilarrezko domina eskuratu zuen.
Hurrengo urteetan munduko txapelduna izan zen ekitaldi ia guztietan, bai eta Aspengo X Jokoetan ere[2], baina Olinpiar Jokoetan ez zuen arrakastarik izan. 2010an eta 2014an ez zen finalerako sailkatu.
2018ko Pyeongchangeko Jokoetan berri sartu zen finalean eta ibilbidearen zati handienean liderra izan bazen ere azkenean laugarren egin zuen podiumetik 0,003 segundutara[3].
2022ko Pekingo Jokoetan txapeldun olinpikoa izan zen bakarka[4] zein bikote mistoan[5].
Txapelketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Neguko Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2006 | Turin ( Italia) | Snowboard crossa | |
2022 | Pekin ( Txina) | Snowboard crossa | |
2022 | Pekin ( Txina) | Snowboard crossa talde mistoan | |
Munduko txapelketak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2005 | Whistler ( Kanada) | Snowboard crossa | |
2007 | Arosa ( Suitza) | Snowboard crossa | |
2009 | La Molina ( Katalunia) | Snowboard crossa | |
2015 | Kreischberg ( Austria) | Snowboard crossa | |
2017 | Sierra Nevada ( Espainia) | Snowboard crossa | |
2017 | Sierra Nevada ( Espainia) | Snowboard crossa talde mistoan | |
2019 | Utah ( AEB) | Snowboard crossa talde mistoan | |
Neguko X Jokoak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2003 | Aspen ( AEB) | Snowboard crossa | |
2003 | Aspen ( AEB) | Estilo askeko jaitsiera | |
2004 | Aspen ( AEB) | Snowboard crossa | |
2005 | Aspen ( AEB) | Snowboard crossa | |
2007 | Aspen ( AEB) | Snowboard crossa | |
2008 | Aspen ( AEB) | Snowboard crossa | |
2009 | Aspen ( AEB) | Snowboard crossa | |
2010 | Aspen ( AEB) | Snowboard crossa | |
2011 | Aspen ( AEB) | Snowboard crossa | |
2014 | Aspen ( AEB) | Snowboard crossa | |
2015 | Aspen ( AEB) | Snowboard crossa | |
2016 | Aspen ( AEB) | Snowboard crossa | |
Munduko txapelketak (Gazte maila) | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2002 | Rovaniemi ( Finlandia) | Snowboard crossa | |
2003 | Prato Nevoso ( Italia) | Hodi-erdia |
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ (Ingelesez) «Lindsey Jacobellis Olympic Profile | NBC Olympics» www.nbcolympics.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-06).
- ↑ «Lindsey Jacobellis's official X Games athlete biography» X Games (Noiz kontsultatua: 2022-03-06).
- ↑ (Ingelesez) «Snowboarder Lindsey Jacobellis falls short again at Winter Olympics, finishes fourth» CBSSports.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-06).
- ↑ (Ingelesez) Branch, John. (2022-02-09). «Long Known for a Blunder, Jacobellis Rewrites Her Story in Gold» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2022-03-06).
- ↑ (Ingelesez) Branch, John; Tumin, Remy. (2022-02-12). «Golden years: Jacobellis, 36, and Baumgartner, 40, win in team snowboard cross.» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2022-03-06).
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1985eko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- 2006ko Neguko Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 2006ko Neguko Olinpiar Jokoetako snowboarderrak
- 2010eko Neguko Olinpiar Jokoetako snowboarderrak
- 2014ko Neguko Olinpiar Jokoetako snowboarderrak
- 2018ko Neguko Olinpiar Jokoetako snowboarderrak
- 2022ko Neguko Olinpiar Jokoetako dominadunak
- 2022ko Neguko Olinpiar Jokoetako snowboarderrak
- Ameriketako Estatu Batuetako snowboarderrak
- Olinpiar Jokoetako dominadunak snowboardean
- Ameriketako Estatu Batuetako zilarrezko dominadun olinpikoak
- Ameriketako Estatu Batuetako urrezko dominadun olinpikoak