Livingstone supongo
Livingstone supongo | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1986 |
Izenburua | Livingstone Supongo, Livingstone Supongo eta Livingstone I Presume |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Argitaletxea | Opera Soft eta Alligata Software Ltd. (en) |
Banatze bidea | Kasete eta diskete |
Honen izena darama | David Livingstone |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | plataforma-bideo jokoa eta adventure video game (en) |
Joko-modua | bakarka jokatzeko modua |
Euskarria | Amstrad CPC, MSX, ZX Spectrum, DOS, Commodore 64, Atari ST eta Amstrad PCW (en) |
Sarrera gailua | joystick eta teklatua |
Ekoizpena | |
Garatzailea | Gonzalo Suárez Girard (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Zanzibar |
Livingstone supongo 1986ean Opera Soft espainiar bideo-joko konpainiak Sinclair ZX Spectrum, MSX, Amstrad CPC, Amstrad PCW, Commodore 64, Atari ST eta PC ordenagailutzat atera zuen bideo-joko bat da. Bertsio bakoitzean ordenagailuen ahalmenak ezinobeto aprobetxatzen ziren.
Erresuma Batuan Alligata Software konpainiak Livingstone, I Presume izenez banatu zuen.
Bideo-jokoa XIX. mendeko Erdialdeko Afrika kolonialean girotua zegon, protagonista Henry Stanley galestar esploratzailea zen eta bere helburua David Livingstone eskoziar esploratzaile eta misiolaria topatzea zen. Horretarako jokalari bakoitzak 3 arma (boomeranga, aiztoa eta granada) eta oztopo handiak jauzi egiteko haga zituen, bai eta bere berezko jauzia ere. Ibilbidean zehar animalia nahiz afrikarrekin topo egiten du, ibai, oihan, herrixka, mehatze, templu madarikatu eta leize ilunetan barna ibiliko delarik.
Jokoa bitan banatua zegoen. Lehenbizikoan, mapan barna tenplura iritsi eta bost harribitxiak topatu arte ibili beharko gara, azken hauek gabe ezin baigaitzke tenpluan sartu, ezta jokoa amaitu ere. Behin tenplua topatu eta gero, afrikar neskatila batek dantza bat dantzatuko digu. Jokoaren bigarren zatiak izaera linealagoa eta zailtasun handiagoa du.
1989an Livingstone supongo II izenko bideo-jokoaren jarraipena argitaratu zen.
Egileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Programa: José Antonio Morales Ortega
- Grafikoak: Carlos A. Díaz de Castro
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Bideo-jokoaren berregokitzapena (Gaztelaniaz)
- Livingstone, supongo. Computer emuzone (Gaztelaniaz)
- Livingstone, supongo, World of Spectrum (Ingelesez)
- Livingstone, supongo, MobyGames (Ingelesez)