Edukira joan

Los monstruos

Wikipedia, Entziklopedia askea
Los monstruos
Jatorria
Egilea(k)Francisco Ibáñez
Jatorrizko herrialdeaEspainia
ArgitaletxeaEditorial Bruguera
Ezaugarriak
Genero artistikoaumorezko komikiak
Hizkuntzagaztelania
TelesailaMortadelo eta Filemon
Emanaldia
Hasiera-data1973

Los monstruos Francisco Ibáñez kataluniar komikigilearen pertsonaiarik ospetsuenak diren Mortadelo eta Filemonen abentura bat da.

Istorioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bacterio profesoreak pertsonaia literarioei bizia eman diezaieken tresna bat asmatu du. Nahikoa da dagokion liburua sartzea eta liburu horretako pertsonaiak hezur-haragitu egingo dira. Frogatzeko, Edurnezuriren liburu bat sartu zuen, baina norbaitek barnealdeko orrialdeak munstroen istorioari buruzkoagatik aldatu zituen, eta beraz, orain hirian aske dabiltzan munstroak agertu ziren: (Frankensteinen munstroa, Drakula, otso-gizona, momia...) Mortadelok eta Filemonek munstro hauek harrapatu beharko dituzte.

Aipamenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

36. orrialdean Mortadelo aldizkariko erredaktorea zen Jordi Bayonari buruzko iruzkin umoretsu bat dago, non "pizti iletsua"rekin nahastua den bere ile eta kokospeko luzeengatik. The Beatles taldea ere mespretxuz aipatzen da 43. orrialdean. Komikiaren amaieran, istorioaren buruak "bi tipo horiek muturra sartu ez balute" guztia ondo joango zela aipatzen du. Esaldi honek eta etsaiak munstroz mozorrotutako gaizkileak izateak Scooby-Doo marrazki bizidunak gogorarazten ditu.


Aurrekoa
El otro yo del profesor Bacterio
Mortadelo eta Filemonen abenturak
1973
Ondorengoa
El elixir de la vida

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]