Luigia Mandolini

Wikipedia, Entziklopedia askea
Luigia Mandolini
Bizitza
JaiotzaMontemarciano, 1866
Herrialdea Italiako Erresuma
HeriotzaRieti, 1939 (72/73 urte)
Jarduerak
Jarduerakirakaslea eta sufragista

Luigia Mandolini (Montemarciano, 1866 - Rieti, 1939) italiar maistra eta sufragista izan zen.

XX. mendearen hasieran emakumeei botoa emateko eskubidearen borrokaren aitzindari izateagatik da ezaguna.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1906an, bere senarraren laguntzarekin, Montemarciano eta Senigallia udalerrietan Italiako Erresumako hauteskunde-zerrendetan izena ematea lortu zuen, beste bederatzi irakasle progresistarekin batera.

Hasiera batean, Anconako Hauteskunde Batzordeak onartu egin zuen inskripzio eskaera, baina Erregearen fiskalak berehala apelatu zuen erabakia; espedientea Anconako Apelazio Auzitegiraino heldu zen, eta erakunde horrek, azkenean, epai bat eman zuen apelazioa gaitzetsiz eta hauteskunde-zerrenden erregistroa berretsiz.[1][2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]