Maialen Arregi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maialen Arregi

Bizitza
JaiotzaElorrio1986ko apirilaren 27a (37 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaDonostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoa
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa eta kartelgilea

Maialen Arregi Ganboa (Elorrio, Bizkaia, 1986ko apirilaren 27a) arkitektoa da. Arkitektura, hirigintza eta generoari lotutako prozesuen dinamizazio eta garapenean aritzen da. Diseinua du afizio eta kartelgile bezala hainbat sari jaso ditu.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elorrioko Herri ikastetxean egin zituen lehen ikasketak, eta batxilergoa Durangoko Institutuan. Arkitektua ikasketak Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoan burutu zituen.

Lan ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arkitektura ikasketak burututa lanerako esparru ezberdinak jorratu izan ditu, arkitektura esparruan hainbat hirigintza prozesu parte hartzailetan kolaboratu du Hiritik At kooperatiban lanean hasi aurretik. Herrigintzan eta herri mugimenduetan era aktiboan jardun du, ibilian ikasitakoa eta bere formazio akademikoa uztartuz. Herritarrak erdigunean izango dituen arkitektura eta hirigintza bat lantzean du jarrita fokua. Hiritik-at kooperatiban dihardu lanean.[1]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arkitekturak badu ere estetika eta konposiziotik, horrela bada, diseinuak eta arte grafikoak beti deitu diote arreta. Kuriositate horri jarraikiz jaioterriko jaietarako kartel lehiaketara aurkeztu izan da behin baino gehiagotan, aurkeztutako lanen artean hainbat izan dira sarituak.

  • 2013an Jaiak kolorez margotu izenburudun kartelarekin lehen saria jaso zuen.[2][3]
  • 2015ean azokako eta jaietako elementuak uztartuz Uzta oparoa kartela diseinatu zuen eta lehen saria eskuratu.[4]
  • 2017ko Batu zeu be jaira lemapean, Elorrioko jaiak, Ferixa Nausikoak iragarteko kartel lehiaketa irabazi zuen hirugarren aldiz.[5][6]

Bestelakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Nolako hirigintza, halako gizartea lana. Eztabaida gela (talde lanean) Berria egunkarian.[7]
  • Euskal Herria pertsonentzat manifestua prestatu zuen (talde lanean).[8]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Maialen Arregi Ganboa» Wikitoki 2019-12-13 (Noiz kontsultatua: 2020-10-19).
  2. «Maialen Arregi ilustrará la fiestas» El Correo 2013-06-26 (Noiz kontsultatua: 2020-10-19).
  3. «Maialen Arregiren lanak iragarriko ditu Ferixa Nausikoak - Elorrio» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2020-10-19).
  4. «Maialen Arregi: "Kartel honegaz keinu bat egin gura izan diot azokari" - Elorrio» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2020-10-19).
  5. «Maialen Arregi Ganboa Archivos» durangon.com (Noiz kontsultatua: 2020-10-19).
  6. «Maialen Arregiren lanak iragarriko ditu Ferixa Nausikoak - Elorrio» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2020-10-19).
  7. Ganboa, Ander Gortazar Balerdi Karlos Renedo Lara eta Maialen Aregi. «Nolako hirigintza, halako gizartea» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-10-19).
  8. «Euskal Herria Personentzat» BDS KOOP 2020-05-08 (Noiz kontsultatua: 2020-10-19).