Maider Castellano

Wikipedia, Entziklopedia askea

 

Maider Castellano

Bizitza
JaiotzaGasteiz2003ko ekainaren 18a (20 urte)
Herrialdea Araba
Jarduerak
Jardueraksaskibaloi jokalaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak Pos Zbk
Araski AES-
 
Posizio edo espezialitateaantolatzailea
Kirol zenbakia7
Altuera1,66 metro

Twitter: maidercn Edit the value on Wikidata

Maider Castellano Escolar (Gasteiz, Araba, 2003ko ekainaren 18a) gasteiztar saskibaloi jokalari profesionala da, eta Espainiako Emakumezkoen Saskibaloi Ligan jokatzen du.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amak saskibaloian jokatzen zuen, neskatoak entrenatzen zituen eta bere sabelean zegoenetik Baskoniako partidetara joaten zen. Igeriketa edo atletismoa probatzen hasi zen, harik eta bospasei urterekin, kirol anitzeko eskola batean, saskibaloiko baloi bat eman zioten arte. Ikastolan entrenatzen hasi zen, eta zazpi urterekin Araskin hasi zen, hainbat kategoria pasatuta, Emakumezkoen Ligara iritsi arte.[1]

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2021-2022 denboraldian partida batzuk jokatu zituen Araskirekin. Lehena, Gironaren aurka, Fontajaun. 7 zenbakia du Araskin eta 1,66 m-ko altuera. Zelaiko oinarrizko posizioa hartzen du.[2][3][4]

Klubak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • -2022: Araski AES, lehen kategoria nazionala.
  • 2022-2023: Araski AES [Kutxabanken], Emakumezkoen Liga.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]