Maider del Río Larramendi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Maider del Río Larramendi

Bizitza
JaiotzaElorrio, 1979 (44/45 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpsikologoa

Maider del Rio Larramendi (Elorrio, Bizkaia, 1979ko azaroaren 11) bizkaitar osasun psikologoa da.[1][2]

2023an Osakidetzan 131 psikologo egon arren, gehiago behar dira. Besteak beste, eragile izan diren COVID19 pandemiak, sare sozialek ... areagotu egin dituzte arazoak. Durango (Bizkaia) udala aitzindaria da, Bizkaiko Psikologia Eskolaz akordioa egin eta 18 - 35 urte bitarteko herritarrei erraztasunak ematen.[3][4][5]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikasketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1998an Psikologia ikasten hasi zen Euskal Herriko Unibertsitatean. 2002an lizentziatu zen. Ondoren hainbat ikastaro egin zituen: 2010ean Berdintasun Ministerioa Emakumeen eta Gizonen arteko Aukera Berdintasunerako Institutua PSYCHOLOGYM, 2013-2014 Rey Juan Carlos Unibertsitateko Goi Mailako Ikastaroa Esku-hartze Sozialean eta Integrazioan Psikologian, 2019an Bizkaiko Psikologoen Elkargo Ofiziala. Haurren Ospitalizazioari buruzko ikastaroa, 2020an Psikologiako Kontseilu NagusiaPsikologia eta larrialdia: psikologiako profesionalaren eginkizuna larrialdi-egoeretan. Larrialdietako psikologia, 2020an PsikologiaBullying eta Ciberbullying Elkargo Ofizialen Kontseilu Nagusia. Psikologia ebaluazioa, prebentzioa eta esku-hartzea, 2020an Psikologoen Elkargo Ofizialen Kontseilu Nagusia. Cyberbullying eta idea suizida bidezko esku-hartze psikologikoko ikastaroa PSYCHOLOGY.

2021ean Espainiako Psikologiaren Kontseilu Nagusia. Depresioa haurtzaroan eta nerabezaroan: identifikazioa, prebentzioa eta tratamendua. Clinical Psychology, 2023an Kirol Eskola. Adingabeak zaintzeko eta babesteko sentsibilizazioa, 2023an Espainiako Psikologiaren Kontseilu Nagusia. Heriotzaren eta doluaren aurre egitea haurtzaroan. Clinical Child Psychtechnology. [6]

Lan ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat arlotan lan egin du: 2008ko abuztutik 2020ko abendura Bizkaian Bide-psikologoa, sentsibilizazioa eta berreziketa, 2012ko urtarriletik 2013ko ekainera Bilbo aldean CoachAledia Consultoresen, 2015ko abuztutik 2015ko urrira PsicomEuskadi gidarien errekonozimendu-zentroa, 2016an Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzaren Aledia ikerketak, 2016ko otsailetik 2016ko apirilera Durangon Sasoi drogamenpekotasunerako prebentzio-teknikaria, 2016ko ekainetik Durangoko Ahozabalen dihardu, 2007ko abuztutik Elorrioko Aittun Arreta Goiztiarra, 2017ko irailetik 2018ko urtarrilera Gernikan Itxaroa Zentroan, 2020ko martxotik 2022ko uztailera COVID19 Bizkaiko Psikologiako Elkargo Ofizialaren laguntza psikologikoa krisian, 2022ko azarotik 2023ko uztailera Durangon UHUNeko Osasun Psikologiako Masterreko praktiketako tutorea.[6]

2022ko martxoan[6] Durangoko Adeitu Psikologia zentroan lan egiten hasi zen Ainara Arriola, Paula Lancao eta Sara Muñoz lankideekin batera.[7] Bestalde, Abadiñoko, (2018 azaroa) Zelaieta eskola, Iurretako (2021 urria) Maiztegi eta Zaldibarko (2022ko iraila) ikastetxeetan ere aritzen da.[1]

Oporren osteko sindromea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oporretatik errutinara egokitu arte trantsizio une bat da, libre egotetik beharrak betetzera pasatzen gara. Ez da sindrome, trastorno edo nahasmendua. Nekea, saminkortasuna, logura, malenkonia, antsietatea edo kontzentrazio barik egon gintezke, baina denbora bat pasatuta, etorri den moduan joaten da. Egokitzapen denbora baino ez du behar. Bere kabuz joaten ez bada, orduan bai, orduan arazo bat dago.[1]

Eskoletako arazo nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Normalean, ikasleek lagunartearekin edo ikasketekin lotutako kezkak dituzte. Ingurukoen partaide izan nahi dute. [1]

Haurtzaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Umeak zoriontsuak izaten dira, ingurukoekin hartu-eman onak dituztenean. Egunerokotasunean arazoren bat izan arren, gurasoekin, lagunekin edo irakasleekin harreman ona edukiz gero, zoriontsu bizi dira. Adin horretan, batez ere, gurasoak joaten dira psikologoarengana laguntza bila umearen fobiak, beldurrak, kasketak, ikasketa arazoak, gurasoengandik banatzea... dela eta.[1]

Nerabezaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nerabeak egokitzapen prozesuan daudenez, eguneroko kontuak asko aldatzen dira. Lehen Hezkuntzatik DBHra salto egitearen desafioa ez da erraza izaten. Antsietatea eta depresioa ohikoak izaten dira. Trebezia sozialik eza, besteek norberarenganako izan dezaketen biolentzia.... Askotan ez dakite zer gertatzen zaien. Maider del Riok sarri entzuten du: "Ez nago ondo, baina ez dakit zer gertatzen zaidan" .[1]

Gurasoekin izaten dituzten ika-mikak, ardurak hartzea, lehenengo hartu-eman afektibo eta sexualei loturikoak, identitateari eta sexualitateari loturikoak... emozioak piztu egiten dira sasoi horretan. Bestalde, norbere autoestimuari, autoirudiari eta norbere buruaren onarpenari loturiko gaiak daude. Norbere gorputzari eta ematen den irudiari loturikoak, esaterako, "Balio ote dut?" Orokorrean, nahiko autoestimu baxua izaten dute. Eta, jakina, hor sare sozialek ere zerikusi handia dute.[1]

Sare sozialak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nerabeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Del Rioren esanetan, pandemiaren eraginez nerabeei sozializatzeko espazioa kendu zitzaien. Isolamendu horren irtenbidea sarean topatu zuten eta sareak asko erabiltzea eragin zuen horrek. Lehen, arazoak aurrez aurrekoarekin izaten ziren eta arazoak konpontzea errazagoa zen, eragina ere txikiagoa zen. Egun (2023), ostera, keinu edo klik bakar batekin, pertsona ugariren esku edo denon esku jar liteke arazoa eta pertsona horiek kudatzea zaila izan liteke. Watsappa tresna ona eta baliagarria da kontu zehatzetarako (hitzordua jartzeko, zerbait jakinarazteko...). Eztabaidetarako, ostera, iskanbilatsua izan liteke eta, gehienetan, nahaste handiagoa sortzen du.[1]

Youtube, Instagram ...[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tresna horietan, nerabeek lider modukoak topatzen dituzte, ispilu lez erabiltzen dituzten eredu horiek. Ondorioz, hainbat galdera egiten dizkiote euren buruari: "Nork egiten nau ni baleko?". "Pertsona honengan islatuta, non kokatzen naiz ni?". Zenbat lagun (edo jarraitzaile) ditut? Beti egon behar dut gauza interesgarriak partekatzen? ... eta euren buruan erantzuna: "nik ez dut balio" izaten da sarri. Exijentzia sozial handiagoa dute. [1]

2023ko irailean Maider del Riok hauxe esan zuen Anboto aldizkarian: Tresna berri horiek kudeatzen ikasi beharra dute.[1]

Sare sozialek handitu egin dute geure buruari ipinitako exijentzia maila[1]

Helduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Helduek erabilera ona egiten badute, tresna positiboak dira. Lehen telebistagaz gertatzen zen, gero sare sozialekin.[1]

Osasun mentala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

COVID 19 pandemiaren onuretariko bat osasun mentala mahai gainean jartzea izan da. Etxean preso egonda, bai komunikabideek, bai jendeak ongizate mentalari buruz berba egin du: Zelan zaindu, zer egin... Lehen ez zen horri buruz hainbeste berba egiten. Bestalde, nerabeek ez dute lotsarik psikologoarenera joateko. Naturalago hartzen dute.[1] 2023an Osakidetzan 131 psikologo egon arren, gehiago behar dira. Durango udala aitzindaria da, Bizkaiko Psikologia Eskolaz akordioa egin eta 18 - 35 urte bitarteko herritarrei bono merkeak (5€) eskaintzen.[3][4][5] 2024an ere

Urtetik urtera nerabe gehiago joaten dira buru-osasuneko psikologoarenera. Maiderren iritziz:[8]

Nerabezaroan ohiko krisi pertsonal asko egoten dira, adibidez, lehen aldiko gauza asko, unibertsitate karrera, lagun ahaltsuagoekiko gatazkak, sexua edo generoa identifikatzeko gaia, lehen bikoteak, maitasunak eta matasun ezak, lan bat aukeratzeari aurre egitea (zailtasunak), nerabea eta gurasoak bereiztea... Horiei gehitzen zaizkie sarri antsietatea, gatazkak konpontzeko zailtasunak, agresibitatea, inkonpresioa, kontsumoak, indarkeria, agresibitatea, sexualitatea eta pornografia.[8]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f g h i j k l m «“Sare sozialek handitu egin dute gure buruari ipinitako exijentzia maila” - Elorrio» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-20).
  2. (Gaztelaniaz) SER, Cadena. (2023-04-11). «Sesiones con el psicólogo a cinco euros para solucionar los problemas de los jóvenes de Durango» cadena SER (Noiz kontsultatua: 2023-11-22).
  3. a b (Gaztelaniaz) SER, Cadena. (2023-04-11). «Sesiones con el psicólogo a cinco euros para solucionar los problemas de los jóvenes de Durango» cadena SER (Noiz kontsultatua: 2023-11-22).
  4. a b (Gaztelaniaz) Cayado, Nahikari. (2023-04-03). «Durango ofrecerá bonos para ayudar a pagar la terapia psicológica de los jóvenes» El Correo (Noiz kontsultatua: 2023-11-22).
  5. a b (Gaztelaniaz) «Durango impulsa los ‘psicobonos’ para la salud mental de la juventud de entre 14 y 35 años | dotb Durangaldeko Telebista» dotb.eus 2023-04-03 (Noiz kontsultatua: 2023-11-22).
  6. a b c ISSN https://es.linkedin.com/in/maider-del-r%C3%ADo-larramendi-90554268..
  7. (Gaztelaniaz) «Equipo» Adeitu Psikologia (Noiz kontsultatua: 2023-11-20).
  8. a b (Gaztelaniaz) Legorburu, Javier García. (2024-02-02). ««La salud mental está a pie de calle y cada año acuden más adolescentes al psicólogo»» El Correo (Noiz kontsultatua: 2024-02-03).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]